Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezagutzen dut zure eginahala, zure sugar goria. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 45. orr.
Dupontek sartu dituen zorroko ilunpean, luze gabe ohartu dira beren eginahalaren alferraz. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 111. orr.
Zer gelditzen zaio gizonari eguzkipean egin duen hainbeste lan eta eginahaletatik? Elizen arteko biblia Koh 2,22
Begirada finkatzeko eginahala zuen pinpirrindua zegoen seinale. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 363. orr.
Dirua berreskuratzen jarri zuen bere eginahal guztia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 190. orr.
Bai Chrisek eta bai Lorraine Colek, ordea, eginahal guztia egin behar zutela uste zuten, Stephenen bizitza aberatsago egiteko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 201. orr.
Eskabide hau egiten dizuet, senideok: lagun diezadazuela eginahalean, Jainkoari nire alde otoitz eginez. Elizen arteko biblia Erm 15,30
ik beherago 7. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Bigarren eginahalean, orduan bai, jo eta igo omen zen zerura. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 302. orr.
-Yusuf, Yusuf! Etorriko zara nirekin zaldiaren eske? -galdetu zion Gülbaharrek azken eginahalean. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 60. orr.
Haur haurretik eritasunaren aurka ereman du gudua, etsitu gabe eta bertzeri bere zorigaitza eginahal bezainbat jasanarazi gabe. Herria 2003-11-13
Gobernuari akordio bat lortzeko egin duen eginahala «eskertu» dio. Berria - Ekonomia 2006-04-07
Euskal gaiak euskaraz segitzeko eginahal handia egin behar dutelako. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 70. orr.
Langileek eginahal handia egin genuen eta soldata eta lanaldia jaitsi genituen baina ez zuen ezertarako balio izan. Berria - Ekonomia 2006-03-17
Nondik datorke, andrea, nigandik itzurtzeko egiten duzun eginahal krudela? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 229. orr.
Gelan barna ibiltzen hasi zen, eginahal bizian eta sarri keinuak eginez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 470. orr.
Azken batean, joko garbia egiten zuten, diru garbiaz ordaindu, eta beti ere eginahal betean aritzen ziren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 32. orr.
Laster konturatu nintzen larritasun sakon bat, nerbio asaldura gehiegizko bat gainditzeko eginahal ahul eta hutsaletatik sortua zela koherentzia falta hura. hondamendiari aurre egiteko eta berreraikuntza sustatzeko eginahal bateratua egingo dutela. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 37. orr.
Badaki bere eginahala zenbat eta setatsuago izan, orduan eta lerdenagoa izango dela bere ehizaren emaitza. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 53. orr.
Bide hori nerabilen, adibidez, eskuek pala eta pikotxarekin zihardutela -aurrezteko eginahal mugatuan betiere, behar-beharrezko mugimenduak soilik eginez-, ni beste barik bertan ez egoteko. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 159. orr.
Halakoetan ezin esan dira nolako oihuak eta intziriak egiten dituzten, libratzeko eginahal alferrekoetan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.
Neure azken eginahal hartan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 489. orr.
Esan dezaket hainbeste nekeren ostean, alferrikako horrenbeste eginahal eta saioren ostean, denborarekin nik ere bakea, lasaitasuna, arindura aurkitu nituela. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 175. orr.
Urduri ari da mutikoa, izuak begietan dir-dir, astoa bide erditik baztertzeko eginahal irudiz debaldekoan. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 21. orr.
Sarriago, bertze beldur batek eginahalak bizkortzen dizkio: laztura hilgarri horretan, nahi du oraino gibelera egiten saiatu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 303. orr.
Abian diren eginahalak «disidente politiko eta giza eskubideen aldeko ekintzaile irandarrak» laguntzera bideratuta daudela. Berria - Mundua 2006-02-17
Bushek terrorismoaz, Ekialde Hurbilaz eta abarrez informatzen duten txostenez egin duen erabilera ikertzeko batzordeko gutxiengo demokrataren eginahalak zapuztu ditu Gossek. Berria - Mundua 2004-08-22
Ez dut bada ere aipatu nahi Ezako Dionisio, gizon sendo eta argia, haren arreba ezkondu baitzen ene osabarekin eta haren beraren leialtasunak, bertuteak eta eginahalek distiratu baitzuten comunero-ak deitzen ziren Gaztelako jazarleen aurka. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 212. orr.
Eginahalak saiatu ditut aitak esan zizkidanak albait zuzenen jasotzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 141. orr.
Bozak dituzte aste ondar huntan, Irakian, zenbait ilabete huntan eta eginahala prestatzen ari dituztenak amerikanoen laguntzarekin. Herria 2005-02-27
Talde bakoitzaren indarra agertzen da hor, denek ildo bera segituz eginahala. Herria 2003-01-28
Elgarren arteko kasailak eginahala baztertu nahiz zorren pagatzeko Aldudeko oihan komunean egurrak egiteko beren baimena eman zuten. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 49. orr.
Hunen helburua zen Euskal Herri huntan eginahala lantegi eta lan postu sortzearen sustatzea eta bultzatzea. Herria 2001-05-10
Lau pilotariek eginahala egin dute eta partida bururatzerat zoalarik bi alderdiak elgarren bete ziren. Herria 2004-01-08
Eginahala egin dutela diote, bainan ez dira heldu. Eginahala egiten nuen ez sinisteko. Herria 2004-04-15
Eginahala egin nuen ez erreparatzeko zein altueratan eta atetik zer distantziatara. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 243. orr.
Baina hik egin dezakek eginahala. Herria 2004-06-03
Manolo Arozenak eta Juan Mari Lopezek distira gutiko eginahala egin zuten. Berria - Kultura 2004-03-30
· Paperik gabe dauden etorkinak laguntzeko eginahala egiten duten ehunka flandestarrei barkamena eskatzeko exijitzen diot ministro federalari. Berria - Mundua 2006-01-14
Ikusteko eginahala egin nuen baina han irazki aski txikiko gizon bat baizik ez nuen ikusi, burges aberatsaren estiloan jantzia. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 139. orr.
Ximurraren arreta erakartzeko azken eginahala egin eta ahizparen ardurapean utzitako seme-alabez zerbait murmurikatu zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.
Eginahalak eginez eseri zen ohean, eta betiko istorioa kontatzen hasi zen, betiko hitzak erabiliz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 14. orr.
6-2, eginahalak egin dituzte galtzaleek etsitu gabe eta sekulan ahuldu gabe. Herria 2002-09-12
Eginahalak egiten ari zen ez nendin konturatu zenbateraino zegoen kezkatuta. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 147. orr.
Eginahalak egin arren, alferrik jardun nuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 251. orr.
Nahiz eta eginahalak egin doinu axolagabe eta arinari eusteko, konturatu nintzen ezin zuela beti hala izan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 15. orr.
Bere legelari ikuspegiari nahiz jarraiki, eginahalak oro egin zituen Espainiako Inkisizioaren auzitegitik auziaren kentzeko eta Erromara eramateko. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 23. orr.
Alferrik egin nituen eginahalak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 83. orr.
Aresoarrek, ostera, eginahalak egin dituzte leitzarrengandik bereiztearren. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 57. orr.
Bizar-makina atera eta eginahalak egin nituen, hau da, egin-ezinak, zeren argindarrik gabe ez baitago tresna horrekin deus egiterik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.
· Perfekzio puntu batera eramateko eginahalak egiten nituen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 101. orr.
Egunero hura ikusteko eginahalak egiten zituzten. Elizen arteko biblia DnGr 3,12
Eginahal guztiak egin zituzten beren lanak argitaratzeko, beste batzuek beren lanak irakur eta uler zitzaten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 336. orr.
Eginahalak eta bi egin genituen hara-hona ibil ez zedin. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 76. orr.
Maite genuen Felix, eta eginahalak egin ditugu geure buruari zoriontsu hil zela sinestarazten. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 109. orr.
Eginahalak eta bi egin arren -jo ez beste guztia-, hark ez zuen gure ipurdirik musukatu nahi. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 83. orr.
Bata besteari iheska zebiltzan, eta zazpi eginahalak egiten zituzten ez elkarrekin topo egiteko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 239. orr.
Mundu irudikaezin eta arrotz batean bizi den haur baten barnera iristeko eta hari atxikitzeko gizagaindiko eginahalak egin arren, gerta daiteke iruditzea alfer-alferrik ari direla. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 243. orr.
Gezur-hautsa kentzen die hitzei eginahalean, eta atzera munduari itzultzen dizkio biziberriturik, eta munduak asko irabazten du orduan, ia dena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.
Eta hasi nintzen Komrover hura eginahalean konbentzitzen bide bat banekiela bera eta arreba ataka hartatik ateratzeko: aski zuten esatea Krapotkin gaztea arrebaren lagunetarik zela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 79. orr.
Adierazten saiatzen naiz eginahalean ez dudala nik hizkuntza erabiltzen, eta are gutxiago menderatzen, ez ditudala hitzak neure eskuko, hizkuntzaz kanpoko gauzak esateko, baizik-eta haiek erabiltzen nautela ni eta menderatzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.
Akatsak bilatzen nizkion, eginahalean narrioak bilatzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 161. orr.
Azkenean, indarrez, eginahalean, ulermenak bidea zabaldu zuen nire ariman, nire arrazoi dardartian kiskali zen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.
Zuen alde eginahalean otoitzean dihardu beti, tinko iraun dezazuen, Jainkoaren nahia betetzera erabat emanak. Elizen arteko biblia Kol 4,12
Orduak eta egunak eman ditzaket konputagailu aurrean alferrikako eginahalean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 70. orr.
· Bilkura bilkuraren ondotik egiten dute batzuek eta besteek, petrolioaren gorabeherei, kutsaduraren ondorioei edo mundializazioaren kalteei ihardokitzeko eginahalean. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 81. orr.
Rick Wagoner General Motorsek presidenteak dio kostuak murrizteko eginahalean aurrerapausoak egiten ari dela Halako batean, aitak besoetatik oratu zidan, baina ez indarkeriaz, ni lasaitzeko eginahalean baizik. autoazterketa itogarri samarra ezarri nion (nahiz eta ez zen oso bestelakoa berak bere buruari egunero ezartzen zionaren aldean: autista ez den mundu batean autismoa nola bizi ulertzeko eginahalean aritzen baita beti). Berria - Ekonomia 2006-04-21
Izan ere, eginahaletan ari da bat zorrotz eta arretaz lan egiten, emaitza onak lortzen, eta dena, inolako lanik egin ez duenari utzi behar. Elizen arteko biblia Koh 2,21
Baina eginahaletan jarraitzen zutelarik, anaia haietako batek haserrealdia izan zuen beste anaia batekin eta han ari zen asmatzen nola salatuko eta mendekua nondik hartuko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 986. orr.
Ernerik aritzen ginen, besarkatzeko eta musukatzeko gure premia azkarrari atxikitzen eginahaletan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 45. orr.
· Zutitzeko eginahaletan ari dela, atzerantz bultzatzen dute, komunerantz. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 127. orr.
Ongieza ez erakusteko eginahaletan, inguruko mugidan finkatu nituen begiak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.
Etzaulki batean zegoen eserita, bere lorategi karratu txiki dotorean, egunkaria irakurtzeko eginahaletan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 73. orr.
Baina gizona deskubritzeko eginahaletan ari nintzela, banekien, seguru jakin ere, ez nuela aurkituko. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 141. orr.
Autogobernua sendotzeko eginahaletan funtsezkoa jo zuten zapatistek komunitateak eraberritzea. Berria - Mundua 2004-08-12
Eginahal guztian saiatzen zen alegiazko errealitate hura xehetasun osoz azaltzen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.
Eginahal guztian egingo dizut men, andrea. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 37. orr.
Gidaria zaldiei jo eta jo ari zen eginahal guztian eta hitz zantarrez eta kolpez baino ez zuen lortzen lauoinka joan zitezen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 179. orr.
Baliteke savantek garunean sistema nabarmenki espezializatua izatea, neurri gabe garatutako sistema edo "neuromodulu" bat, eta une jakin batzuetan "piztuta" egotea -estimulu egokiak (musikala, ikusmenezkoa, edozein) sistema une egokian aurkitzen duenean- eta orduan berehala hastea eginahal guztian lanean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 221. orr.
Gero kaleetan barrena joan nintzen lasterka eginahal guztian.· Arineketan hasten da hanken eginahal guztian, galeperraren antzera. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 151. orr.
Ama ordurako sukaldean zen, kafe egin berriaren usaina zetorren handik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 95. orr.
Haren etxeari, ardo egin berriari bezala, urteen zaporea falta zitzaion. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 153. orr.
Ez dakite zeinen arriskutsua den pastel goxo eta egin berri bat jatea. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 91. orr.
Kafea xigorkiekin edo txokolatea txurro egin berriekin hartzera. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 41. orr.
Mirentxu panpoxa-panpoxa azaldu zen, kruasan egin berriekin. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 105. orr.
Litro bat esne -gaingabetua-, ogi egin berria eta lau croissant poltsa batean nekartzala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.
Ogi kraskatsu egin berri digerigaitzak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 123. orr.
Eta Pedro ere, bere marrazki egin berria pintura zuri-marroiska batez beztitzen eta estaltzen zuela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 295. orr.
Haien ordez oihal tornasolatuaz jantzi nuen koltxoia eta gainean edredoi egin berria jarri genuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 37. orr.
· Orain, ostera, ganorabako izen asko ikusten dira etxe egin berrietan: Gure kabi, Gure ametsa, Gure izerdia, Gure txoko, Toki alai, Zu ta Ni... Adiskide egin berri bat, miresten zaituen eta ezagutu berri duzun mutil bat. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 132. orr.
Begi ertzetik behatu du bidaiantaren soslaia, bizar egin berria, gorbata ongi lotua eta ile urez ongi orraztua. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 119. orr.
aldetik eginahalak (3); bere eginahal (3); eginahal eta (7); eginahal guztia (5); eginahal guztiak (13); eginahal guztiak egin (7); eginahal guztiak egingo (3); eginahal guztian (18); eginahal handia (3); eginahal horretan (3); eginahala egin (7); eginahala guztian (4); eginahalak egin (42); eginahalak egin arren (6); eginahalak egin behar (6); eginahalak egin nituen (5); eginahalak egin zituen (6); eginahalak eginda (4); eginahalak eginda ere (3); eginahalak eginen (4); eginahalak eginez (9); eginahalak egingo (7); eginahalak egingo dituela (4); eginahalak egiteko (4); eginahalak egiten (33); eginahalak egiten ari (7); eginahalak egiten ditu (4); eginahalak egiten zituen (8); eginahalak egiten zituzten (4); eginahalak eta (19); eginahalak eta bi (17); eginahalak oro (5); eginahalean ari (3); eginahalean egiten (4); eginahalean egiten duen (4); eginahaletan ari (5); eginahalik gabe (3); eta eginahal (7); eta eginahalak (11); eta eginahalak egin (7); eta eginahalean (3); hanken eginahal (4); hanken eginahal guztian (4); lortzeko eginahalak (3); ulertzeko eginahalean (3); zazpi eginahalak (9); zazpi eginahalak egin (3)