Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egiletza iz egilea izateko zertzelada.

Hori maite du musikoak, baina baita bere egiletza aitortzea ere.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 16. orr.

Egilea Homero izan ote zen edo ez zalantzan jartzen du zenbait ikertzailek; hala ere, froga garbiagorik eskaintzen ez den bitartean, Homero itsuaren egiletza aitortuko da, mendeetan zehar egin izan den bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 8. orr.

Agintari publikoek eta politikariek, berriz, ziurtzak jo zuten ETAren egiletza.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Hemendik urte batzuetara, itzulpenak bideratuta zeudenean, obra horien egiletza neureganatzeko aukerarik izango nuela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 202. orr.

Halere, badirudi aitaren errepertorioa berreskuratu eta gaur egungo euskal musikan sartu izanaren pozak estaltzen duela hainbat piezaren egiletza betirako galdu izanaren pena.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 16. orr.

Ministroak adierazi zuen, oraindik inork egiletza aldarrikatu ez zuenean, Polizia ikertzen ari zela egilea nor zen jakiteko.  Berria - Mundua   2004-08-11

Paul Johnson estatubatuarraren hilketaren egiletza egotzi diote.  Berria - Mundua   2004-06-20

"Bere burua bota ote du?", galdegiten du maiz jende jakinminoxoak zenbait heriotza dudazkoren egiletza argitu nahiz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 145. orr.

Bihar hasiko da Elgetako hilketaren egiletza argitzeko epaiketa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-09

Orain arte Poliziak jaso dituen aztarnek bete-betean ziurtatzen dute Kongra-Gelen egiletza.  Berria - Mundua   2004-08-12

Atentatuen ustezko egileak kartzela zigorra luzeak betetzera kondenatu zituen Berlingo auzitegiak, Libiako zerbitzu sekretuen egiletza frogatutzat ematean.  Berria - Mundua   2004-08-11

Lau dira, agerian bederen, Frantziako Kode Zibilaren egiletza euren gain hartu zutenak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 13. orr.

Estrategiaren lehen urratsa zen, beraz, modu honetan egiletzaren gaineko zalantzak hedatzea, susmoak ereitea.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 23. orr.

Poliziak ez zuen egiletzaren benetakotasuna berehala baieztatu, baina adituek adierazi zuten era koordinatuan eragindako leherketek Al Kaedaren ezaugarriak zituztela.  Berria - Harian   2005-07-08

Egiletza arazoak trikitixaren historian konstante bat izan dira.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 59. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus