Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egikaritu, egikari(tu), egikaritzen du ad zertu, gauzatu, bete.

Hiritarren segurantzaren eta askatasunaren hain kontrako bihur daitekeen legea hiritarren aurrean egikaritu behar da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 260. orr.

Debekatu egiten da emakumeak gizonekiko berdintasunean parte-hartzea onartzen ez duten edo trabatzen duten kultur jarduerak antolatzea eta egikaritzea gune publikoetan.  Berria - Harian   2005-05-22

Osoko bilkurak orain arteko txostenei oniritzia emanez gero, Talde Sustatzailea bi proposamenak egikaritzeko lanean hasiko litzateke.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Iñigo Lamarka EAEko arartekoak adierazi zuen ordenamendu juridikoak «ahalik eta permisiboen» izan behar duela oinarrizko eskubideak egikaritzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Dena den, egun, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan nahiko urria da isilpeko ehizari aurre egiteko araudia, Eusko Jaurlaritzak ez baitu ehiza arautzeko dagokion eskumena egikaritu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Ikusten da harentzat horiek ez zirela izango garai hartako profesional baten lanak izaten zituen arreta-arlo edo garapen-fase desberdinak besterik, hasi proiektua egitetik eta proiektu hori gauzatu eta egikaritzeraino, arkitekturako obra bat egin behar zen bakoitzean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5350. orr.

Materiak eta espirituak historia bat hasten dute, [...], hau da, sortzetik beren baitan daukaten programa (Ideia) egikaritzen dutela, urretxindorraren biografia bitxiena eta txorrotxio guztiak arrautza txiki batean habian programaturik zegoenaren egikaritzea diren moduan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 84. orr.

Estoikoek aberastasunak, giza ohoreak, oinazea, nahigabeak, plazerrak, alferreko gauzatzat zeuzkatelarik, gizakien zorionaren alde baizik ez zuten jarduten, gizarteko betebeharrak egikaritzen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 130. orr.

Ideala, ordea, adibide batean, h[au] d[a], agerpenean egikaritu nahi izatea egingaitza da, jakintsua eleberri batean errealizatzea ere egingaitza den bezala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 209. orr.

Zer iritzi duzu GNU/Linuxen egikaritzen diren software pribatuko programez?  Berria - Gaiak   2004-04-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus