Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egiaztatze 1 iz zerbait egia edo egiazkoa dela, edo uste zen bezalakoa dela ikustea edo frogatzea.

Egiaztatze hori nik biziki behar nuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 144. orr.

Kantoirantz zuzendu zen, instintiboki esku batez praketan ezkutatuta zeukan pistola ukitzen zuen bitartean, nolabait han zegoela egiaztatzeko edo, nolabait egiaztatze horrek lasaitu ahal izango zuelakoan edo.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 113. orr.

Kanpotikako egiaztatze guztiak behar nituen: Luteziarentzako soinekoak eta niretzako trajeak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 144. orr.

Aitorpenen balioaren egiaztatze erabatekoa izan zen azterketaren emaitza, eta horren ondorioz egiaztatu zen St. Eustacheren errugabetasunarena ere.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 165. orr.

Eurek irekitzen dituzte argudiatze, esperientzia, egiaztatze, inferentzia ugariren sekuentziak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 176. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Gastuen egiaztatze lan horretaz ari zarela uste dut.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 79. orr.

Bere objektu espezifikoak eta bere egiaztatze tresnak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.

Horren helburua da egiaztatze eta koherentzia-arauak balioestea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 212. orr.

Fikziozko objektuen multzo bat izango da, ezaugarri arbitrarioak izango dituztenak (baita nolabaiteko iraupena eta koherentzia ere) eduki gabe esperimentu edo hautemate-egiaztatze-instantziarik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egiaztatze prozesua (4); egiaztatze prozesurako (3); egiaztatze sistema (3); eta egiaztatze (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus