Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egiaztatu, egiazta, egiaztatzen (orobat egiztatu g.er. eta egiaztu g.er.) 1 du ad zerbait egia edo egiazkoa dela, edo uste zen bezalakoa dela ikusi edo frogatu. ik ziurtatu; baieztatu.

Bai zuek, bai Benjaminek, zeuen begiz egiazta dezakezue ni neu naizela hitz egiten ari natzaizuena.  Elizen arteko biblia   Has 45,12

Gertatua egiaztatu ondoren, erregeak hesia ezarri zuen eta toki hura sakratutzat eman.  Elizen arteko biblia   2 M 1,34

Datu haien benetakotasuna egiaztatzen ari zirela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 43. orr.

Nire uste okerrenak egiaztatu ziren orduan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 99. orr.

Ukitu eta gero usaindu egin zuen eta susmoa egiaztatu zitzaion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 403. orr.

Patrikatik papertxoa atera eta azken aldiz egiaztatu zuen helbidea aurrean zeukan etxearekin: Madison Avenue 206.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 53. orr.

Ez naiz gogoratzen heriotza egiaztatu zuen guardiako sendagileaz.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 12. orr.

Zerbitzari automatikoak (produktuen kode-barra irakurri eta visa txartela egiaztatutakoan, irteteko langa irekiko dutenak, adibidez) biderkatuko dira jan-edariak kontsumitzen diren toki publikoetan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 64. orr.

Apezak ur sainduz zuloa benedikatu zuenean, buztin malguan barreiatu kaskezurraren hondakinen presentzia egiaztatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 162. orr.

Hortaz, gure zoritxarra desiratu beharko ote dugu lagunen maitasuna egiaztatzeko?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 268. orr.

Esperimentuek gezurtatzen dutena baztertzea eta egiaztatzen dutena onartzea, norberaren gustuen eta norberaren aurreiritzien aurka badoa ere.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 184. orr.

Teoria hauek oraindik egiaztatu edo gezurtatu ez direlarik, biek dituzte zeinek beren alde onak eta baliagarritasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 57. orr.

Ekuazioa xuxen betetzen zen soluzio diluituetan; inor ez bide zen arduratu soluzio kontzentratuetan, likido polar puruetan eta azkenon arteko nahasteetan egiaztatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.

Erabat ukatu zuten aski dela intuizioa egia matematikoak egiaztatzeko, eta orobat ukatu zituzten zenbakizko frogak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 184. orr.

Urrundik edo arduragabeki begiratuz gero, zilarrezko sagar irudi luke, baina begiratzaile zoliak, arretaz so eginez gero, barnean daukana aurkitu eta urrezkoa dela egiaztatzen du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 35. orr.

Frantziskok izan zuen beste lankiderik ere bere idazkien eraketan, Erregelaz espresuki esaten den bezala, eta barne-kritikak egiaztatzen duenez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 38. orr.

Ez zegoen giltzaz itxita; beraz, sartu ahal izan zen, baita egiaztatu ere bertan ez zegoela inor.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 213. orr.

Baina nik badakit harkaitzak direla, harriak, bolkanikoak seguru aski: bertagotik aztertu eta egiaztatu beharko litzateke puntu hau, nolanahi ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 33. orr.

Jakaren patrika haztatu zuen, pentsioa bideratzeko paper guztiak gordeak zeramatzala egiaztatu nahian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.

Aski nire susmo txarrak egiaztatzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 328. orr.

Auto iluna eta luzea iruditu zaio, baina ezin ziur jakin, laster lekutu baita eta ez du egiaztatzeko astirik izan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 82. orr.

Ez zuen zikindu ote zen egiaztatzeko lanik hartu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.

Espainiako poliziak ez du muga zeharkatuko giltza pare bat egiaztatzeko bakarrik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 133. orr.

Egiaztatua eta berretsia dago XVIII. mendean beren kargutik egotzi zituztela bi alkate: gona kontuengatik bata, eta udalari iruzur egiteagatik bestea.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 24. orr.

2 (adizlagunekin)

Ongi egiaztatuak dira Jainkoaren promesak; berarengana jotzen dutenak babesten ditu.  Elizen arteko biblia   EsZ 30,5

Rulfo bisitatzeko aukera izan nuenean, Nazas 86ko bere apartamentuan, ondotxo egiaztatu zen nire susmoa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 170. orr.

Ireki nuen bada gutunazala, eta nire susmo txar guztiak hantxe zeuden, krudelki egiaztaturik, gordinki haragiztaturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 127. orr.

Frantziskok inoren bihotzeko ezkutukoak ezagutzen zituela askok eta askotan egiaztatu zuten gauza da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 213. orr.

Baina haren biografoek aise egiazta dezakete hori.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 93. orr.

Izan ere, zantzu nabarmenez eta beren esperientziaz sarritan egiaztatua zuten, beren bihotzeko ezkutukoak ez zitzaizkiola ezkutuak gertatzen aita txit santuari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 212. orr.

Alde batetik perpaus analitikoak genituzke, a priori egiazkotzat jo ditzakegunak, beharrezkoak; eta, bestetik, sintetikoak, a posteriori egiaztatu beharrekoak, kontingenteak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 130. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Datu egiaztatuek ez zuten ezer esan nahi harentzat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Lukrezio ez da informazio egiaztatuak eta arrazoituak eman gabe geratuko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 14. orr.

Klabe-hitzak: "beste guztiek ez bezala", urruti, diseinukoa, berariazkoak, jatorri egiaztatua, pribilegiatuentzat, kalitatea, saritzea, "aldea nabarmentzen da", sofistikatua, esklusibotasuna, etc.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 72. orr.

Pisatzen eta zatitzen, froga egiaztatuetan oinarriturik neurtzen eta epaitzen, eta zergatikoei erantzuten ahal guztiz saiatzen den kimikari baten lana.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 206. orr.

Raimundo Silvak ezin dezake bere historiarekin segi, hau da, gurutzatu bakar batek ere ez zuela erregearekin traturik egin nahi izan dioen historiarekin, hortxe baitago Historia Egiaztatua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 214. orr.

Errekurtso artifiziozko hori gizartean bene-benetakotzat hartzen diren balio moral ustez egiaztatuen euskarri da.  Berria - Kultura   2004-05-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egiazta daiteke (4); egiazta daitekeen (3); egiazta dezakegu (3)

aldiz egiaztatu (4); askotan egiaztatu (7); askotan egiaztatu ahal (4); batek egiaztatu (3); begiz egiaztatu (3); benetakoa dela egiaztatu (3); berak egiaztatu (4); berehala egiaztatu (3); betikoa dela egiaztatu (3); bidez egiaztatu (4); da egiaztatu (5); daudela egiaztatu (6); dauden egiaztatu (3); dela egiaztatu (20); direla egiaztatu (14); direla egiaztatu zuten (3); dituela egiaztatu (4); duela egiaztatu (5); dute egiaztatu (3); dutela egiaztatu (7)

egiaztatu ahal (65); egiaztatu ahal izan (56); egiaztatu ahal izango (3); egiaztatu arte (12); egiaztatu aurretik (4); egiaztatu baitzuen (4); egiaztatu behar (22); egiaztatu behar da (3); egiaztatu behar dela (3); egiaztatu beharko (13); egiaztatu beharko dute (4); egiaztatu beharrik (3); egiaztatu besterik (4); egiaztatu da (4); egiaztatu dira (3); egiaztatu du (21); egiaztatu duenez (4); egiaztatu dugu (6); egiaztatu dut (5); egiaztatu dute (27); egiaztatu duten (3); egiaztatu dutenez (4); egiaztatu edo (4); egiaztatu edo gezurtatu (3); egiaztatu egin (12); egiaztatu egin behar (3); egiaztatu ere (4); egiaztatu eta (22); egiaztatu eta gero (4); egiaztatu ez (3); egiaztatu gabe (11); egiaztatu gabeko (4); egiaztatu nahi (18); egiaztatu nahi du (3); egiaztatu nahi izan (4); egiaztatu nahian (3); egiaztatu nahirik (3); egiaztatu nuen (15); egiaztatu ondoan (3); egiaztatu ondoren (29); egiaztatu ostean (6); egiaztatu zen (10); egiaztatu zidan (4); egiaztatu zuen (52); egiaztatu zuenean (3); egiaztatu zuenez (4); egiaztatu zuten (24)

ere egiaztatu (6); eta egiaztatu (20); eta egiaztatu nahi (3); etena egiaztatu (9); ez da egiaztatu (3); ez dute egiaztatu (3); ez zegoela egiaztatu (4); heriotza egiaztatu (3); hori egiaztatu (3); izan zela egiaztatu (4); su etena egiaztatu (9); susmoa egiaztatu (4); susmoak egiaztatu (3); zegoela egiaztatu (24); zegoela egiaztatu ondoren (3); zegoela egiaztatu zuen (5); zegoela egiaztatu zuten (3); zela egiaztatu (20); zela egiaztatu eta (3); zela egiaztatu ondoren (3); zela egiaztatu zuen (3); zela egiaztatu zuten (4); zen egiaztatu (3); zeudela egiaztatu (4); zirela egiaztatu (9); ziur egiaztatu (3); ziur egiaztatu zuen (3); zuela egiaztatu (10); zuen egiaztatu (4); zutela egiaztatu (7); zutela egiaztatu nuen (3)

dela egiaztatuz (3); dela egiaztatuz gero (3); egiaztatua dago (3); egiaztatuko da (3); egiaztatuta bere (5); egiaztatuta bere lanpostuari (5); egiaztatuz gero (7); etena egiaztatuta (3); hori egiaztatuko (3); ongi egiaztatua (4); su etena egiaztatuta (3)

dagoela egiaztatzeko (7); dela egiaztatzea (4); dela egiaztatzeko (14); den egiaztatzea (3); den egiaztatzeko (3); desarmea egiaztatzeko (3); direla egiaztatzeko (5); diren egiaztatzeko (3); ebaluatu eta egiaztatzeko (3); edo ez egiaztatzeko (8); egiaztatzea da (3); egiaztatzea dela (3); egiaztatzea eta (4); egiaztatzea ez (3); egiaztatzeko aukera (4); egiaztatzeko balio (3); egiaztatzeko denbora (3); egiaztatzeko derrigortasun (4); egiaztatzeko derrigortasun datak (4); egiaztatzeko edo (3); egiaztatzeko eskatu (4); egiaztatzeko eta (6); egiaztatzeko ez (3); egiaztatzeko garaia (9); egiaztatzeko garaia dela (7); egiaztatzeko unea (4); egiaztatzeko unea dela (3); egon zela egiaztatzeko (5); eskakizuna egiaztatzea (4); esperientzia egiaztatzea (3); eta egiaztatzeko (7); etena egiaztatzea (5); etena egiaztatzeko (14); etena egiaztatzeko garaia (7); ez egiaztatzeko (8); hitzak egiaztatzeko (3); hizkuntz eskakizuna egiaztatzea (3); hori egiaztatzeko (15); horiek egiaztatzeko (3); maila egiaztatzeko (4); ote zen egiaztatzeko (4); sinadurak egiaztatzeko (6); su etena egiaztatzea (5); su etena egiaztatzeko (14); zegoela egiaztatzeko (3); zela egiaztatzeko (8); zen egiaztatzeko (5); zuela egiaztatzeko (4); zuen egiaztatzeko (4)

dela egiaztatzen (8); dela egiaztatzen bada (3); direla egiaztatzen (6); duela egiaztatzen (4); egiaztatzen ahal (4); egiaztatzen ari (8); egiaztatzen bada (12); egiaztatzen badira (4); egiaztatzen da (12); egiaztatzen denean (6); egiaztatzen du (22); egiaztatzen duen (14); egiaztatzen dut (3); egiaztatzen dute (11); egiaztatzen duten (8); egiaztatzen zuen (9); egiaztatzen zuten (3); egiaztatzera joan (3); eta egiaztatzen (4); eta hori egiaztatzen (3); etena egiaztatzen (6); hori egiaztatzen (10); hori egiaztatzen duen (4); su etena egiaztatzen (6); zela egiaztatzen (4); zen egiaztatzen (3); zirela egiaztatzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus