Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egiaztapen 1 iz egiaztatzea.

Itxuragabekoak izan gabe egiaztapenik ez duten hipotesiak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 263. orr.

Kontaduriaren egiaztapenari ekin zioten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 226. orr.

Ez nuke nahi inork ulertzerik egiaztapen horretatik atera beharreko ikaskizuna etsipena edo nihilismoa denik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.

Ez dudala hutsegiterik izan nire egiaztapenetan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 395. orr.

Zurrumurruen egiaztapena zen hau.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 274. orr.

Iritsi naiz, bada, egunkari bat idazteko ideia honen iturburuan dagoen egiaztapenera: ez dut lagunik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 18. orr.

SCHtik diote ez dutela egiaztapenik.  Berria - Ekonomia   2004-02-18

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zuek kritikatzen duzuen hau da orain arteko baieztapenen zuzentasunaren egiaztapen onena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 277. orr.

Ahotsa gardena zuen, eta egiaztapen sotil horrek bihotza gainezka jarri zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 314. orr.

Egiaztapen nihilista horiek ez dakarte deus berririk.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 43. orr.

Egiaztapen kritikoak eta esperimentuek txanda hartzen dutenean, orduan banantzen da zientzia artetik, eta beste bide bat hartzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 185. orr.

Presentzia-eremu honetan ezarritako harremanak egiaztapen esperimentalaren motakoak izan daitezke, baliozkotze logikoaren motakoak, errepikapen huts eta soilaren motakoak, [...].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 67. orr.

Abiaburuko egiaztapen horregatik hartu da, beraz, liburu honetan hartu den jarrera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Gainera, lagin kritikoak gorde beharko dira, beranduagoko egiaztapenetarako.  Berria - Gaiak   2006-01-31

Halako gertakizunekin loturiko hipotesi gehienek ez dute modurik eskaintzen, ez berreraikuntzarako, ez esperimentu bidezko egiaztapenerako.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Antzeko gauzak gertatzen dira, nonbait, ametsetan, zeren ezin sinetsizko fantasmagorietan barneratzen baikara eta ez baikara batere harritzen, egiaztapen aparatua, kontrolaren zentzua, lotan dugulako; eta irudimen ahalmena, aldiz, iratzarririk eta lanean baita ari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 325. orr.

Jakitearen gainean funtzio menderatzailea betetzen badu (eredu, kritika edo egiaztapen funtzioa), orduan esango da eraketa diskurtsiboak epistemologizazio atalasea iragan duela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 212. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egiaztapen bat (3); egiaztapen horrek (4); eta egiaztapen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus