Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nola ez jabetu ezen gure elikagai ziren kimika eta fisika haiek, bestela ere janari premiazkoak izateaz gainera, faxismoaren aurkako antidotoa zirela, berak eta biok bilatzen genuenez, zeren argi eta zehatzak baitziren, pausoz pauso egiaztagarriak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 66. orr.
IRAren buruzagitzak erabaki zuen, era berean, arma guztiak modu egiaztagarrian erabiltezin utziz amaituko zuela prozesua. Berria - Mundua 2004-12-10
Eragin egiaztagarrien gainetik, telebistak ereduak ezartzen ditu: maitasuna, ospea, zoriona ulertzeko eta bizitzeko eredu jakin batzuk. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 140. orr.
Termino batek esanahia izan dezan eta termino hori zientzian erabilgarria izan dadin intersubjektiboki egiaztagarria izan behar du positibisten ustez. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.
Eta orain, mesedez, historiara itzuliko gara, gertaera sendo, sinesgarri eta egiaztagarrietara! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 130. orr.
Lege horiek halabeharrezkoak direnez, giza adimenak egiaztagarriak dira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 302. orr.
Egiaztagarria den informazio zehatza. Berria - Mundua 2004-02-13
Begiak erretinako proiekzioak ia beti ongi interpretatzen baldin baditu, perspektibak eskaintzen dituen garrantzi handiko informazioei haiekin zerikusirik ez duen bestelako hainbat informazio, haien egiaztagarri edo gezurtagarri izan daitekeena, gehitzen dielako gertatzen da horrela. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 42. orr.
Adibideak aurki ditzakegu baieztapen horren egiaztagarri. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 280. orr.