Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egiazki adlag egiaz, benetan; dudarik gabe.

Zeren eta izaki izpirituzkoak eta gorpuzgabeak ez baitituzte gorputzeko begiek ikusten ahal, egiazki diren bezala eta horrengatik dira itxuraz irudikatzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 66. orr.

Ea bera zen egiazki Auschwitzeko Müller hura, eta ea gogoratzen zituen "laboratorioko hiru gizonak".  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 284. orr.

Ez diote gerla deitzen, bainan egiazki gerla da Palestindarren eta Israeldarren artean.  Herria   2003-09-18

Jainko izana gatik, nahi izan du egiazki gizon egin, egiazki bere gain hartu gizonaren bizia, bere ahulezia eta nahigabe guziekin.  Herria   2001-04-05

Eta orduan burutik zer pasatu zitzaidan, ez dakit, egiazki ez dakit!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 82. orr.

Han bizia egiazki zer den ikasiko din hire alaba moxkote nazkagarri horrek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 185. orr.

Bigarrenekorik, erraten da eta frogatzen aitzinsolas honetan jatorrizko bekatua, egiazki bekatua dela, eta ez ohitura, ez eta bakarrik bekatuaren gaztigua ere.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 94. orr.

Egiazki denbora luze doa.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 183. orr.

Egiazki, bizkonde, jasangaitza zara.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 163. orr.

Beraz, [...] gizaki libreak bakarrik dira, egiazki, eskerdun elkarrekiko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 505. orr.

Akidurak hartu nau ondarrean eta ez dut entzuten apezak errana, ez eta ikusten, egiazki, harek erakutsia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 104. orr.

Dena jestu, elestaria ere, ez dakit batere halakoa zen egiazki Probentzako laboraria.  Herria   2003-10-23

Gaur egun, ordea, datu hori, egiazki, gripe soil bat da burtsarentzat.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

Nahi diat etxaldea, egiazki, hire gain izan dadin!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 118. orr.

Ohiturek dute osatzen egiazki nazio batasuna.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 93. orr.

Baina ez gizon egiazki ezjakin horiek egin duten bezala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 149. orr.

Azken batean, egiazki modelo-lanetan ziharduelakoan nago.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 99. orr.

Ez nintzan ametsetarik ari, egiazki harekin nintzan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 74. orr.

Hiria jabez egiazki aldatua zela segurtatu zuen lehenik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.

Baina ez zekien egiazki hori zenentz funtsezko arrazoia edo beste bat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 90. orr.

Baina egiazki gertatutako izugarrikeriaren gainetik, zeure huskeria horrexen axaleko mina da gailentzen zaizuna.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 15. orr.

Gorputzaren lasaitasun eskasak ez dit izpiritua fleitean uzten eta egiazki so egiteko arta pizten.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 235. orr.

Beste batzuk, ordea, diote ahalmen horiek direla egiazki arimaren substantzia.Aski ongi ezagutzen zuen; munduan gizon hura doi bat ezagutzen zuen pertsona bakarra zen, egiazki.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 77. orr.

Aski ongi ezagutzen zuen; munduan gizon hura doi bat ezagutzen zuen pertsona bakarra zen, egiazki.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 96. orr.

Urrutiko andre bat zen, egiazki.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus