Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egiazaletasun 1 iz egiazale denaren nolakotasuna.

Egia da emakumeek eta bai -justuak izateko- gizonek ere estimatzen dutela egiazaletasuna, baina ez zaie horratik askorik gustatzen gezurti eta zital baten egiazaletasuna.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 166. orr.

Bihotzean dudana mihian legarrik gabe adieraziko dizut, eta ene egiazaletasunak ez zaitzala ni gorrotatzera eraman.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 128. orr.

Gero egia bilatzea espiritu bat bilakatzen da, egiazaletasuna obligazio etikoa (deontologia) eta komunitate zientifikoaren harremanetako zutabe bihurtzen da...  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 75. orr.

Hizketakidearekiko konfiantza eta egiazaletasuna beti zirela erabatekoak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 209. orr.

Freuden seme-alabetako bat berehala nabarmendu zen bere egiazaletasunagatik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 41. orr.

2 (izenondoekin)

Montsek hasieratik beretik jokatu zuen egiazaletasun handiarekin, eta nik eskertu egin nion jarrera hura.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 162. orr.

Gaitzespenaren doktrina Kalbinek irakatsi zuen, zeinari ematen zion poza nolabait ilundu baitzion bere konbikzioaren egiazaletasun ilunak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 121. orr.

Eromen horretarainoxe eraman dezake egiazaletasun koherenteak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 262. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Baina ez nian nahi egiazaletasun-distira bitxi haiek, nahiz eta apur bat kezkagarriak izan, nire zoriona lausotzerik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 176. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus