Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zuk gaitzesten dituzu, Jaungoiko egiati, zuk argudioak ematen eta konbentzitzen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 232. orr.
Zu gizon zintzoa zara, gupidatsua, egiatia, eta Jainkoaren legea betiere begiratu izan duzuna. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 233. orr.
Atsegin dut Chowder emakume gotor eta egiati hau. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 204. orr.
Ez naiz krudela, soilik egiatia. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 31. orr.
Saiatua nintzen, egiatia eta eskuzabala. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 220. orr.
Lamelak bi taldetan banatzen zituen gehienetan gizonak: alde batetik jende egiatia, zintzoa, barren onekoa, bihotz onekoa; bestetik jende doilor eta harroa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.
Erabateko lasaitasuna zerion, benetako lasaitasun ederra, bihotz egiati batek berezko duen harmonia sendoa. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 121. orr.
Horretarako baina, gobernadore jauna, [...] galdetzaileak berriz- erdi bi, gezurti eta egiati, egin beharko litzateke gizona. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 184. orr.
Ba, hara, beren gisa erabaki dutela, hizketan oso astoak direlako eta jota abesten dutelako, berak direla pertsona egiati bakarrak, leial bakarrak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 152. orr.
Gorritu egin da, eta horren konplimendu egiatiak ia atera dizkit koloreak neuri ere. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 215. orr.
Kontzientzia garbi eta egiatiaren bidez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 97. orr.
Hainbat era desberdinez elkar maite duten arren bada beti zerbait beren arteko harreman egiati, lasai eta bozkariotsua oztopatzen duena. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 122. orr.
Dena den, Zalduaren ereduak, hau da, adiskideen arteko kritika trukatze egiatiak, baditu bere arriskuak: besteak beste, ostikolariaren mintzamoldea. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 173. orr.
Eta guri, bere irakurleoi, dagokigu kasik erabat egiati den diskurtso postumo honen hutsuneak betetzea. Berria - Kultura 2004-03-03
Borroka latza, sakona, egiatia eta bururainokoa. Berria - Kultura 2004-04-27
Nire oinaze egiatiena, lehorrena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 278. orr.
Egiati izan nahi dut zurekin. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 219. orr.
Travis gai izan da dramaren mila aurpegiak egiati islatzeko, esloganen sindromean zein alderdikerian erori gabe; egurra denei emanez. Berria - Kultura 2004-09-23