Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dogma bat estatu zibilean gizonentzako baliagarri edo kaltegarri egiten duena ez dela dogma horren egiatasuna edo faltsutasuna, baizik eta hartaz egiten den erabilera edo gehiegikeria. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 135. orr.
Galdu ditudan senide eta adiskide askoren oroitzapenak baino egiatasun eta izatasun gehiago du oinetako-garbitzailearen begiradak nire oroitzapenen ganbaran. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 53. orr.
Osaba Juan begira gelditu zitzaion une batez, izen haren egiatasuna zalantzan jarriz bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 29. orr.
Iturri anonimoen erabilera murriztu; informazioaren egiatasuna baieztatu informazio iturriekin argitara atera aurretik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 75. orr.
Ez duzu bada nire gutunean zureak eskas duen hura baizik kausituko, egiatasuna eta bakuntasuna. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 392. orr.
Zerbait gezurra izanik ere behin eta berriz baieztatzen baldin bada gezurraren egiatasuna, azkenean gezurra egia bihurtzen dela betiko erabilian. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 35. orr.
Gogamenak errealitate independentea errepresentatzen du eta, hortaz, errepresentazioen egiatasunari buruzko auzia sortzea zilegi da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 122. orr.
Harremanaren egiatasunean datza bikote baten egonkortasuna eta zoriona. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 372. orr.
Hari lotutako nozio semantiko garrantzizkoenak -egiatasunarena edo esanahitasunarena- zeharka aztertzen ziren, teoriaren ereduak finkatu eta gero, sistema formal batentzat interpretazioa emanez. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.
Eukaristia egiatasunez (edo autentikoki) ospatzeko. Herria 2005-09-15
Ez hain zuzen egiatasun atsegina, fidantzia eztia, adiskidantza sentikorra balioesten ez ditudalako... «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 205. orr.
Substantzia edo esentzia aldaezin bakarra dago eta hau Jaungoikoa da, zeinari egiatasun gorenaz dagokion izatea, eta hortik dator esentzia hitza. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 298. orr.
Durero handiak, animaliak ere egiatasun osoz taxutzen zituenak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.
Teknikoei egiatasun presuntzioa aitortuko zaie, laneko ikuskatzaileen gisara. Berria - Ekonomia 2006-03-24
Uste dut, euskal prentsan, oro har, behar hori,alegia, egiatasun baldintzak bermatzeari eskainitako ahalegina, euskaldunak harrotzeko moduko zio dela. Berria - Euskal Herria 2004-02-20
Ustea sortzeko prozesua oso fidagarria bada, orduan ustearen egiatasun-maila ere oso fidagarria izango da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.