Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egia eta "egiantzekotasuna" aipatzen dituzte. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 163. orr.
Bere arauak ditu generoak: intriga, egiantzekotasuna... Berria - Kultura 2004-05-29
Baina zintzotasunak alde batera lagata, egiazkotasunaz atzendurik, gatozen egiantzekotasuna deritzan tranpa mortalera. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.
Janzkerak egiantzekotasuna ekarri gura zion topaketari. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 11. orr.
Hortaz, ez zegoen aukera handirik hirugarren aldiz berriro berarekin topo egiteko, eta halaxe da, egun hartaz geroztik ez dut berriro ikusi gazte hura, egiantzekotasunaren lege zentzuzkoen arabera egoki denez. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 237. orr.
Errazagoa izan zitekeen horrela, istorioak egiantzekotasunik gordetzen bazuen, jakina. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 142. orr.
Mutikoa bere oin potzolotik arantza bat ateratzeko ahalegin-keinu amaigabean ari zen; aurpegi biribilean, egiantzekotasun handiz nabari zitzaion minaren ankerra. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 58. orr.
Baina bera, hauxe zen egiantzekotasun handiz baiezta zezakeen egitate bakarra, ez zegoen hilik oraindik. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 145. orr.
Akusatuaren emaztearen arabera ere mutikoaren hitzak «erabateko egiantzekotasunekoak» dira, eta ez dauka «erresuminduta egoteko edo mendekua nahi izateko» motiborik Berria - Euskal Herria 2006-01-24
Ilusiorik ez da gertatuko, ordea, egiantzekotasun-efekturik eragiten ez badu. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 94. orr.
Horrek, noski, nabarmen handitzen du egiantzekotasun-sentipena eta identifikaziorako aukera, karikatura anbiguoraino ia-ia. Berria - Kultura 2004-05-05