Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egiantz (orobat egiantza) 1 iz egiantzekoa denaren nolakotasuna.

Ez dago asmatua, egia da, bizitza bera iruditzen zaigu asmatutako kontua eta asmatutako kontuak dira egiantza izan behar dutenak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 169. orr.

Ondoren, esperientziaren galbahetik pasatu, eta ezinezkoak baztertu eta egiantz gehienekoak aukeratu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 127. orr.

Topikoa dirudi, enaren kontu hark bezala, baina egia baino ez da, egiantzik gabeko egia, fikzio itxurako errealitatea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 111. orr.

Fikzioak, Gezur Handi moduan harturik, egiaren ifrentzutzat egiten du, egia ere irudikatu egin behar baita, egiantzaren bidetik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 94. orr.

Lehendabiziko irakurraldian, gutunak bazuen egiantzaren itxura: goiko aldean alkatearen argazkia agertzen zen eta, amaieran, bere sinadura.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 79. orr.

Ni naiz horko Hester Prynne hori, Pearl-en ama, bai, eta nigan inspiraturik idatzi zuen Nathanielek nobela hori (ezingo zuen Hawthornek esan, kontatzen ari zenari egiantza eman nahi bazion).  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 185. orr.

Neure baietzari egiantza gehiago emateko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 276. orr.

Orobat zatekeela egiantzaren nahiz egiaren aurkakoa gutun horietan esku hartu duten zortzi edo hamar presunek izkiriatu izana guztiek berdin garbi.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 32. orr.

Egiantzarik gabeko egitate segida bat, zin-zinez kontatuz gero makur onduriko nobela baten eitea zukeena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 258. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ideia horrek egiantz handiagoa du, baldin gogoratzen badugu idazle horiek gehienak 1840-1872 bitartean igaro zirela Donostiatik.  Askoren artean   «Rataplan» - 18. orr.

Nolanahi dela ere, hipotesi hori egin nuen, egiantz handikoa baita gutxienez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 43. orr.

Errusiak esan zezakeen, egiantz engainagarriz, bere burua salbatu zuela bere ahaleginez eta munduko proletalgoaren gainerakoa salbatuko zuela bere jarraibidea eskainiz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.

Nolanahi delarik ere, egiantza eskasekoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 156. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta horrexeri ekin dio batek baino gehiagok, egiantz pretentsiorik gabe.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 153. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus