Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hobengabea zela sinesten nuela eta azkenean hura preso hartu zutenak ohoraturik aterako zirela, hain gizon eta jaun handiaren aurka beren egibidea bete zutelakotz. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 161. orr.
Kausa hori bera askiko zen egiaren ezjakinean uzteko gizaki guztiak, sekulako, Matematikak ez balie haiei erakutsi beste egiabide bat, ez xedeez baina bai esentziez eta itxuren propietateez arduratzen dena. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 109. orr.
Musek kontrako hainbat gauza ikusarazten dietenez gero eta gauzetan hutsune garbia jartzeari muzin dagiotenez gero, malkarren beldurragatik, orduan egibidea galtzen dute. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 69. orr.
Hori da "Turgeniev" puba daukadanetik urte hauetan giza harremanen gezurra saihesteko ikasi dudan egibide berri bat. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 63. orr.