Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egarti 1 izond egarri dena.

Txinatar edo filipinar edo ez dakit nongo hark, oholtzaren gainean, begi egartien aurrean, alutik, zilarrezko zapata takoidunek mugarritutako alutik atera zuen hiru metroko nakarezko idunekoa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 63. orr.

Bere aurpegian metafora bako begi egartiak ikusten ditut, poesiaz biluzturiko bere mingain luzea zure alu argi eta udatiarra miresten.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 89. orr.

Edan nahi duen ibai nahasiaren erdian alferrik tematzen eta egarritzen den egartia bezala, halaxe engainatzen ditu simulakroekin Venusek maitaleak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 293. orr.

Aurpegiz itsusi iruditu zait ("hala ere, barkagarri" ihardetsiko lidake "ar" egarti batek).  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 59. orr.

2 (adizlagun gisa)

-Kaixo, eder! -nik aurretik aukeratutako hitzez, eta begiradaz egarti laztantzen nuelarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 58. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus