Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goseak nago eta jan egiten dut; egarritu naiz eta edan egiten dut. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 49. orr.
Zeldan ez zen xurrutarik, egarritzen zirelarik ur xorta baten edateko edota goizetan ahoa eta aurpegiaren xafarrikatzeko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 81. orr.
Egarritzen ari naiz, Fermin, kostoa izango da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 321. orr.
Errepide luzean barrena, beroaren lurrunean desagertzen ziren auzo-lur amaigabeen artean, aurrera egin genuen arratsaldeko eguzkiaren azpian, egarritzen eta logaletzen hasita, baina urratsa moteldu gabe. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 159. orr.
Nola mehatxatu zintuen egarritua zegoen gizon honek? Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 222. orr.
Bideko nekeagatik egarrituta zegoenez, iturriko ura edaten hasi zen, eta iruditu zitzaion deabruak irentsi zituela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 268. orr.
Lurra arrunt egarritua... Herria 2003-06-26
Ur-galera garbia izaten du gorputzak itsasoko ura edan eta gero, eta lehen baino egarrituago geratzen da biktima. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 197. orr.
Hauen merkantzia guztia erosi behar izateraino egarrituko naute, dendari onak dira. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 192. orr.
Han ez dago sororik, urik ez baitago, eta uraren falta zen gatibuek gehien nozitzen zutena, ibilaldi nekezak egarriturik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 287. orr.
bere ardurapean egongo dela bidaiari egarrituei ur hori oparitzea nire izenean. Hala asetzen zutela haren hitzek ene bihotz egarritua, xortaz xorta. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 102. orr.
Ura isuriko baitut lur egarrituan, urlasterrak sortuko landa lehorrean. Elizen arteko biblia Is 44,3
Mortubidean dauden lurralde egarrituak ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 480. orr.
Nola eskuratu, ordea, seko drogatuta zeuden ikusle odol-egarrituen sinpatia? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 195. orr.
Jesukristoren manua gogoan duzu oraino: eman ura egarrituari. Ipar haizea baino atseginagoa, egarrituarentzat ur freskoa baino eztiagoa eta gizon zuhurrarentzat osasuna baino erakargarriagoa izaki, damaskoar guztiak ingurura bildu zitzaizkion. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 83. orr.
Gosetuek jango dute hark bildutako uzta, kendu egingo diote, arantzazko hesiak jarri arren; egarrituek zurrupatuko diote ondarea. Elizen arteko biblia Jb 5,5
Beste eskuarekin, gizonak kokotsa hartu zion, eta jaso egin zituen beragana neskaren ezpainak; akaberan, egarritu batek ur freskoko erreka batera nola, halatsu hurbildu zion ahoa. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 247. orr.