Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egarbera izond egarri dena; egarri izateko joera duena. irud/hed

Behin gauzadia mugida egokietara jaurtia izan denean, urte mordo luzez eusten dio, eta egiten du ezen ibaiek euren urtza ugariz itsaso egarbera horni dezaten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.

Gauza bera gertatzen zaio arima egarberari ere, zakur-taldetik askaturik, graziaz fidaturik eta sendoturik, zeruko Aitagana iristen denean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.

Era berean dakusgu maskorren espezieak lurraren altzoa margotzen duela, itsasoak uhin leunez harea egarbera lisatzen duen hondartza kurbatuan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 119. orr.

Orain basamortuan dago landatua, lurralde lehor eta egarberan.  Elizen arteko biblia   Ez 19,13

Maitasun sugarra pizten da ariman, non txinparta gozoak saltatzen baitira eta Jainkoaganako sentipen egarberak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus