Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

efizientzia 1 iz lan edo egiteko bat erabat ondo betetzeko ahalmena.

Ongizate Estatuaren auzia, ekitatearen eta efizientziaren arteko gatazkatzat saldu nahi izan da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 146. orr.

Merkatuaren funtzionamendu askeak efizientzia ekonomikoa bermatzen duela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 51. orr.

Sistemak itxuratzen du gizakia, baina beti ere, azken helburua den efizientzia ekonomikoaren mesederako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 80. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Argi dago desberdintasunak muturrera eramaten direnean, ekonomia, efizientzia arazoa ez ezik, iraunkortasun arazoa ere sortzen dela gizarteetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 282. orr.

Mitoa osatzeko, horra beste uste bat, edozein erakunde edo enpresa publikotan, efizientzia-eza dela nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 71. orr.

· "Gizateriaren arazo politikoa", zioen Keynesek, "hiru gauza bateratzean datza: ekonomia efizientzia, justizia soziala eta gizabanakoaren libertatea".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 332. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus