Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

efiziente 1 izond lan edo egiteko bat erabat ondo betetzen duena.

Langilea eta efizientea genuen gure sheriffa, ordea, eta ez zeukan auzia ahaztuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 114. orr.

Heziketa zabalago eta efizienteagoak lagunduta, adimenaren maila gorakora hel daiteke, baina ez arrazoimenarena.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 67. orr.

Merkatuak, lehiaren bidez, ekonomia osoaren funtzionamendu efizientea bermatzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 45. orr.

Ondasunen esleipen efizientea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.

Afrikar ekoizleek, ekoizle efizienteak eta merkeak izan arren, beherakada handiak izan dituzte esportazioetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 302. orr.

2 kausez mintzatuz, bere ekintzaz efektu bat dakarrena.

Haatik, argi eta garbi esaten digu filosofoak diren gauzen kausak lau direla: kausa materiala (kobrea), formala (zizelkariaren espirituan den irudia), efizientea (zizelkaria bera) eta finala (zertarako den egin tailua).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

Ez beza inork borondate okerraren kausa efizienterik galdetu; ez delako efizientea, defizientea baino; eta ez delako joera, alde egitea baino.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus