Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

efimero (ETCn 107 agerraldi; orobat efemero ETCn 14 agerraldi) izond iraupen gutxikoa.

Efimeroak garela entzutea oso gogorra da, edo zaharrak izango garela, edo higatu egingo garela...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 425. orr.

Irudi berriek taigabe die eremua jaten aurrekoei, ezinago agudo sortuz eta suntsituz doan gaurkotasun efimeroan.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 20. orr.

Maitasuna ordezkatzen duen istant zoriontsu efimeroa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 155. orr.

Lore efemero bezain dotore haiek ekartzen zioten gogora zein iragankorra den bizitza.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 129. orr.

Horregatik gogoratzen ditu, nostalgia apur batez, Ondarearen Babeserako Elkartearen egun efimero haiek.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 37. orr.

Lilura eta amets efimeroa da hemen salgai dagoena, zorioneko "zoriontasun" hori azpititulu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 127. orr.

Hori ere desagertua zen: haien dirdira efimerotik deusek ere ez zuen irauten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 164. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus