Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

efikazia iz eraginkortasuna, nahi edo espero den ondorioa lortzeko ahalmena.

Diru politikaren eraginkortasunari buruz (bi eraginkortasun motei buruz, alegia, efikazia eta efizientziari buruz), beharrezkoa da esatea [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 34. orr.

Testuingurua da, alemanek lortu duten Estatu zerbitzu publikoen organizazioa eta efikazia, espainolek ere lortu ahalko luketela hezkuntza egoki batekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 238. orr.

Ongizate Estatuan parte hartzen duten profesionalek argi eduki beharko lukete, bestalde, beste edozeinek bezalaxe, alor horretan egiten den gastuaren efikazia eta efizientzia areagotzea garrantzitsua dela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 149. orr.

Diru politikaren izaera eta efikaziari buruzko eztabaida sakona da ekonomian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.

Komunikazioa gehiago maite du venezuelarrak efikazia baino.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 84. orr.

Baliabide eszenikoak guztiz urriak dira, nahiz eta efikazia handikoak izan eta alde horretatik aipatzekoa da argitzapenak magia uneak sortzeko duen gaitasuna.  Berria - Kultura   2004-03-18

Gure Ertzaintzak ere hor egon behar du, Parisen edo Bruselan, delinkuentzia edo ETAren indarkeria efikazia handiagoz erasotzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

efikazia eta (3); eta efikazia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus