Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Metodoa efikaza zala dirudi, ze Roberto haregaz urri batean hasi eta hurrengo apirilean plazetan joten ebilen, haren inguruan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 66. orr.
Merkatu askea tresna efikaza da, baliabideak esleitzeko limitazioak dituen arren. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 70. orr.
Oroit gira nola duela bi urte, BAM-en CSA etxeak egin aburu ikerketan agertu zela, burraso gazteen ehuneko 56-ak nahi zuela bere haurrek euskara molde efikazean ikas zezaten eskoletan. Herria 2004-04-08
Gaitzen kontrako sendabidean abiatzeko efikazena, informazioa. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 83. orr.
Boterearen tresna efikazenetako bat gizartea manipulatzeko eta kontrolatzeko, ezagunki, eskola edo hezkuntza da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 22. orr.
Ez dut uste Amaiaren kurtsiloak hain efikazak izanen diren. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 216. orr.
Ez nuke hori baino edukazio moral ederragorik eta efikazagorik nahiko, herri baten arima argitzeko, lasatzeko, sendotzeko... Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 89. orr.
"Gazte ero horiek" ikasi zuten, eta sinetsi demokrazia, eliza ala ebanjelioak erran, Historian indarra dela arrazoia, nahiz kontrastez Karlos Santamariak ahaleginak egiten zituen, etsipen ilun horri buru eginez, bere ikasleei erakusteko politikoki zuzen jokatzea, moralagoa ez ezik, historian efikazagoa ere badela, luzarora. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 11. orr.