Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eferente izond anatomian, organo edo zentru batetik periferiarantz ateraten dena.

-Ez, albaitariak hodi eferentea moztu baizik ez du egiten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 186. orr.

Informazio eferentea garunetik sentimen- eta mugimen-organoetara doan nerbio bidezko informazioari esaten zaio.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

Informazioa emateko eginkizun hori begietako giharren feedback-ari ez baina garunetik ateratako seinale eferenteari behar zaio esleitu. teoria hauen arabera, konbinazio horietan, algoritmo horietan, erretinako informazioaren analisitik atera daitezkeen berezko aldagaiez gainera, bestelako gertaera batzuei dagozkien kanpotiko aldagaiak ere sartzen dira (begien mugimenduak bideratzen dituzten seinale eferenteak, memoria, eta abar).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

1960 ondoko urteetan, zibernetika boladan zegoen urteetan, bestelako eredu batzuk proposatu ziren ikusmenezko munduaren egonkortasuna azaltzeko; eredu horiek seinale eferentearen eta seinale erreaferentearen arteko alderaketan oinarritzen ziren, eta garunean egiten den konparaketa hori ematen zuten ikusmenezko egonkortasunaren eragiletzat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus