Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atzoko egunarekin betetzen ziren bi efemeride ekarri zituen gogora Iturriak: batetik, duela 14 urte Egunkaria-k 0 alea kaleratu zuen, eta horrekin batera belodromoan egundoko jaia antolatu zen. Berria - Euskal Herria 2004-07-16
Efemerideetan, Xabierko Frantziskoren urteurrena. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 118. orr.
XVIII-XIX: 200 urte hauetan efemeride bat seinalatzekoa: [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 63. orr.
Berriak bere agenda ere badu, euskal historiako efemerideekin. Berria - Kultura 2004-12-04
Geldialdi txiki bat egingo dut, eguneko gertaera bat eta efemeride bat aipatzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 46. orr.
Gaurtik aurrera, zientzia dibulgazioa euskaraz lantzen duen lehen atarian hiru atal berri egongo dira: Hileko zerua astronomiako efemerideak, Dibulgazio liburuak hilero liburu bat aholkatuko dute eta Gaiak atariak dituen eduki guztiak jasotzen dira hemen. Berria - Gaiak 2004-04-15
Bihar efemeride esanguratsua da kosmologiarentzat: 115 urte beteko dira Edwin Hubble astronomoa jaio zela. Berria - Gaiak 2004-11-28