Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

efektista izond zirrara eragitea edo arreta bereganatzea helburu duena.

Neurri erraldoi horrekin proiektu efektista izango den susmoa hartzen diot.  Berria - Kultura   2006-01-22

Gisa honetako filmetan pertsonaiak oso arketipikoak izan ohi dira, baina film honetako gidoian nortasuna eman nahi izan diegu, eta egonezina sortzen duen giro batean murgildu, topiko efektistetatik eta gore zinematik ihes eginez, hori ez baitzait batere interesatzen.  Berria - Kultura   2006-03-26

Rock eskema zaharkitua darabil Tiersenek, arrunt efektista, lineala.  Berria - Kultura   2006-02-25

Mutilak, efektistago, beso bat bestearen kontra estutzen zuen, azazkalak haragian sartu nahian bezala, sabaira begira; seguruenik martiri sentitzen zen une horretantxe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus