Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

efektibo 1 iz eraginkorra.

Garapen iraunkor terminoaren erabilera progresiboak ez duela balio izan gorago aipatu ditugun arazo larri biak konpontzera bideratutako politika efektiboak inplementatzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 39. orr.

Esperimentazioaren bidetik mintzo berriak eta irudi freskoak arriskatuz, espazioa, mugimendua, irudia eta hitzaren arteko konbinazio efektiboak lortu dira.  Herria   2005-05-05

Benetako eskubide efektiborik ez dela bermatzen esan du, legean azaltzen diren edukiak «erabat orokorrak» direlako.  Berria - Euskal Herria   2006-02-18

Rufino Arrolaren metodoa efektiboa zan, antza, behingoan hasten baitzan ikasle txikiak beragaz hara-hona eroaten.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 81. orr.

Musika polita da eta une batzuetan efektiboa da; beste batzuetan, aldiz, monotono eta sinpleegia.  Berria - Kultura   2004-01-06

Umorea, fina eta efektiboa.  Berria - Kultura   2004-12-04

Estilo xarmagarria eta guztiz efektiboa.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 95. orr.

Enuntziatuen bakantasun efektiboan oinarriturik eraketa diskurtsiboen azterketak bakantasunari berari begiratzen dio bakarrik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 139. orr.

Susmoa gelditzen da, euskararen modernotu ezinaren arrazoi sendo bat, jendaurrean airatzeko itxuratzarragoa, baina efektiboagoa ausaz, haren txikitasun kuantitatiboa ez ote den.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 136. orr.

Goio ez zen hain efektiboa izango baina ausarta bai, estirada itzelak egiten zituen airean luze jauziz patioko lurrean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 150. orr.

Fernando Muniozgurenek, Eibarko euskara teknikari izandakoak, hizkuntza afektiboa efektiboa dela esan ohi du eta, ezbairik gabe, benetako egia dio.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 248. orr.

2 pl talde organizatu bat osatzen duten pertsonen multzoa.

Efektibo minimoekin ahalik eta sendotasun itxurarik handiena ematea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 147. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus