Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goxatu nahi genuke hitza, haren basakeria eztituz, edulkoratuz, honela ebakiz. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 20. orr.
Literaturan zaila da poza adieraztea samurkeriarik gabe, xalo edulkoratua izan gabe. Berria - Kultura 2006-02-23
Hori guztia albistegi batean, doluminaren bertsiorik edulkoratuena, holliwoodienseena, AEBetako armadak inoiz Afrikan egin duen misio humanitariorik eztabaidatuena samurtzeko. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 23. orr.
Ez dudala gauza edulkoratu bat egin errekonozitu zait. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 205. orr.
Azken aldi honetan gure inguruko fikziogintzan eta are gurean ere eskaini izan zaizkigun zahartzaroari buruzko ikuspegi edulkoratuetatik nahikoa urrun dago Askildsenena. Berria - Kultura 2004-03-24