Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edukitzearren adlag edukitzeko.

Autoan sarrarazi duzu, kopilotuaren atetik, pistola uneoro berari begira edukitzearren, eta bere atzean sartu zara zu ere.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 71. orr.

Etxea edukitzearren zorrez leporaino egoteak bizitza osoko aurrezki guztiak erretzea dakar.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Gorputzari eman behar genizkion onenak, gogoa erne edukitzearren. amek besoetan hartzen zituzten haurrak eskuak okupatuta edukitzearren.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 165. orr.

-Zer ez nuke emango zuen bihotzen izpi bat, izpi bat besterik ez, nirearen ordez edukitzearren!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 156. orr.

Tomek bazuen bere beka [...] eta bazeukan egun erdiko lan bat ere unibertsitateko liburutegian, hile amaierara iristeko beste diru edukitzearren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 84. orr.

Oroigarria apetazkoa zuela aitortu zuen Mentxuk, benetan gogoangarriak izan ziren egun haien aztarrena edukitzearren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 72. orr.

Ez edukitzearren, ez zuen geure buruak botatzeko moduko etxeorratz jaso edo horretarako propio egindako zubi garairik ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus