Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lurra edukitze eta kontrol pribatuari loturiko jabetza delako teoria da gizarte modernoaren oinarria. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 189. orr.
Dirua ez dago edukitzerik, ez dago geldirik edukitzerik, eta edukitzeari, korritu gabe edukitze hutsari, usteltzen edo lizuntzen egotea esaten diote. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 187. orr.
Tourrean, edo Munduko Kopako proba batean korritu eta garaipena lortzeko aukera edukitze hutsa ikaragarria da niretzat. Berria - Kirola 2004-02-10
Aita, hauxe nahi nuke: azken ordu honetan sor eta eman diezadazula herri berri eta xume bat, apaltasunean eta pobretasunean oraindainoko beste guztiak ez bezalakoa, eta ni edukitze hutsaz pozik egongo dena. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 82. orr.
Nekazaritzatik bizi direnen kopuruak gora egiten duenean, gastu gutxiago sortzen dituen labore bat eskuragarri edukitze lagungarria izango da. Berria - Gaiak 2004-06-20
Galiziako lagun batek esaten dit gailego bihurtzen ari naizela, hildakoekin harremana edukitze hori, ametsen bitartez izanda ere, haiena dela oso. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 104. orr.
Eramangarri [...]: edukitze gorabeherak direla-eta, jabetza aldaketaren arriskuan dagoena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 91. orr.
Norberaren edukitze irrika asetzen eta beste gainerakoena zapuzten duen edozer. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 165. orr.
Edukitze mota bat, erlijioso-anaidiek lurrak eskuratzeko erabiltzen dutena, dohaintza eman dien arimaren alde otoitz egiteko baldintzapean. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 119. orr.