Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izaerari soila deitzen diogu galgarririk deus ez daukalako, hau da, edukitzailea eta edukia bi gauza ezberdin eta banagarri direlako, hala nola, edalontzia eta edaria, gorputza eta kolorea, airea eta argia edo berotasuna, arima eta jakinduria. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 355. orr.
Espazioari dagokionez, berau ez da nonbait edukia, edukitzailea baizik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 246. orr.
Substantzia bakun batek biziaren akzidentea ez badauka, orduan nahitaez heriotzaren akzidentea eduki beharko du, elkarren aurkako azkzidente biren artean, edukitzaileak ezinbestean bat eduki behar duelako. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 204. orr.
Gure ondasun ezkutatu batzuen edukitzaileari gure aldetik mezu bat igortzeko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 52. orr.