Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tristeago zegoen, ez hain pozik behintzat, akuilatu egiten baitzuten; hizketan eta diskoak entzuten edukiarazten zuten, limerickak sortzen, txantxetan eta kantari: atera egiten zuten; bestela, eroria egoten zen "hil-egoera" hartatik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 67. orr.
Sei egunez bere arnasaz edukiarazi zuen bizirik umea. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 35. orr.
Dibortzioak gure arteko korapiloa askatu zuen legearen aurrean, horrenbeste urtean elkarrekin edukiarazi gintuen ezkontza deseginez, Hotzak edukiarazten zidan, halere, tente samarrik, saltxitxoi izoztu bat bezala. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 134. orr.
Beste batzuetan ogi eta ur hutsez edukiarazten zituen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.
Burua urpean edukiarazten zidaten (irudizko adieran, jakina) aldarteak nituen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 168. orr.
Eta bere ondoan edukiarazi ninduen hiru egunez eta hiru gauez. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 156. orr.
Ez dut nahi neska kartzelan edukiaraztea zigortze aldera. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 24. orr.
Raynald Denoueixen kezka baloia berreskuratzea eta aurkaria bere zelaian edukiaraztea da. Berria - Kirola 2004-03-05