Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Seme-alabekin mintzatzen zuan, seme-alaben edukazioaz arduratzen zuan. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.
Antiklerikala nauk; edukazioaren aldetik, ostera, katolikoa nauk eta, hamaikatxo sermoi entzunda nagok. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 223. orr.
Edukazio moderno guziari, eunukoen baikorkeria besterik ez dario. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 205. orr.
Ikastetxeak bere alumnoen edukazioa begiratu behar zuela, ez elementu guztiz okerren zuzenketa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 384. orr.
Bainan ikasle bat, edukazioneko ministeritzatik kooperazioneko ministeritzarat pasatzen baldin bada. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 202. orr.
Gure amak ez zielako irakatsi aitari zor zaizkion edukazioa eta errespetua. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 131. orr.
Andere zaharraren orduko eguna burtzoro batean iragan zen, negarrez, galdezka eta semeari bereziki eman zion edukazioaz zalantzaz itoa. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 65. orr.
Edukazioak eskatzen dituen minimoez pentsatzen duzu. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 19. orr.
Pentsatzeko beharrik ez duten esaldi eginak, edukazioak eginda ematen dizkigunak. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 19. orr.
Apaiz hori sutan jarri zen eroa bezala; han hasi zen oihuka batere edukaziorik ez dutenak bezala, hildakoaren ondoan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 141. orr.
Edukazio ona kanpotarrentzat gordetzen genuen. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 50. orr.
Father Bill lasaiagoa zen, arras delikatua, edukazio on-onekoa. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 124. orr.
Eta edukazio txarrekoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 167. orr.
-Edukazio onekoa ote da zerbaitetan gailentzea? Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 175. orr.
Gaurko gazteriaren edukazio txikia eta axolagabekeriaren kontra garai bateko bizimodua goretsi behar zela. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 191. orr.
Edukazio osoz jo zuten atea. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 104. orr.
Tootlesek pauso bat eman zuen aurrera, edukazio handiz. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 178. orr.
Balizko edukazio onarekin, gaiztakeria. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 155. orr.
Ordura arte politikoen artean ibili eta gero, oso bestelakoak baitziren nik ikasitako edukazio arauak. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 62. orr.
Ez dut ulertzen zergatik bihurtu behar den ezkortasuna, antipatia eta edukazio eza, metodo eta bide. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 129. orr.
Sailburu horrek arazoren bat edo beste dauka bere dardararekin eta bere edukazio faltarekin. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 19. orr.
edukazio handiz (3); edukazio onekoa (3); edukazio onez (3); eta edukazio (4)