Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edukatu, eduka, edukatzen 1 du ad hezi.

Azienda hilen segizio hark edukatua nauzu ni, jende bizien segizioak sekulan ez bezala.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 89. orr.

Zien haurrer etsenplu una emaiten, hek Jainkoaren beldurtasunian eta haren manamendien konplimendian edukatzen tuzienak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 195. orr.

2 (era burutua izenondo gisa) hezibide onekoa.

Uribetarren etxean adibidez kapitain aleman bat sartu zuten, hegazkinlaria, errepublikarrak ziren Uribetarrak, alemana gizon edukatua omen zen, atsegina eta adeitsua, txokolatea eta tabakoa eramaten zien askotan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.

Oso edukatuak ziren, eta zerbait esan nahi zidatela konturatzen nintzen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 93. orr.

Jendea nahasteko baino balio ez duten manera edukatu haiek erabiliz. "Zuri zer axola zaizu?" baino erantzun edukatuagoa iruditzen zitzaidalako, galdera hori egiten jarraitzen duenak erantzun edukaturik ez duela merezi pentsatzen dudan arren.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 147. orr.

Interes eza estaltzeko amarru bat baino ez zen, erdeinua disimulatzeko modu edukatu bat guk irentsi egin duguna etengabe.  Berria - Kultura   2006-02-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus