Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ohe gainean zetzan eta edredoiaz babesten zuen bere gorputza. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 369. orr.
Emazteak gehiago kuzkurtu ditu hankak edredoiaren azpian. «Bizia lo», 2003 - 53. orr.
Edredoi bat zirudien beroki urdin polit hura. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 35. orr.
Ikuskari batean agertu zitzaizkidan aitonaren txaleko alaia eta edredoi bat zirudien buru iletsua, kandelaren argitan irribarrez. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 52. orr.
Edredoiaren zorroa satinezkoa zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 102. orr.
Ez zaie uzten ohe bigunetan lumazko edredoiekin eta hiru burkorekin lo egiten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 120. orr.
Ohe gainean edredoi gorria. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 203. orr.
Kristinak bizkar gainean ezarritako edredoi kolore anitzaren puska luzeena herrestan zeraman. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 371. orr.
Bera gelan, ohean etzanda, agian, irakurtzen, edo musika entzuten, musika lasaia, edredoi zuriaren usain garbiarekin batera nahasten dena. Berria - Kultura 2006-02-09
Oihal tornasolatuaz jantzi nuen koltxoia eta gainean edredoi egin berria jarri genuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 37. orr.
Kotoizko edredoiak dira ohean asmaren kontrako babeslerik onenak. Berria - Gaiak 2004-08-31
Lumazko edredoi bero bat. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 156. orr.
Patchworkezko edredoia lurrean dago erdi jausita eta Eberen gorputz uzkurtua alferrik saiatzen da izarapean beroa topatzen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 54. orr.
Izarak eta edredoi-azala josi behar nituen lehenbizi, gortinak eta burdinazko bionboarentzako estalkia hurrena. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 32. orr.