Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edozer (1367 agerraldi, 215 liburu eta 327 artikulutan; ETCn 12.233 agerraldi) 1 mugatz edozein.

Edozer gauza, irri hura baino eramangarriagoa!  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 94. orr.

Askok txarrerako hartzen dute guai kontu hori, eta plantta hutsa dela, eta berdintsu diola guaia izan, edo mixiolaria, pijoa, abertzalea edo beste edozer gauza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.

Edozer gauza hobe zen Hennerekin bizitzea baino.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 34. orr.

Edozer gauza aginduta ere, Jaunaren borondatearen arabera agindua zela uste zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 475. orr.

Edozer gauzak min ematen zizun.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 39. orr.

Edozer gauzarekin atera daiteke, edozerekin; harekin ez dut jakiten inoiz zeri eutsi.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 94. orr.

Edozer gauzaz salatzen dute elkar.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 74. orr.

Beste horrenbeste egingo duzue herritarrak galdu eta zuek aurkitutako asto, soingaineko nahiz beste edozer gauzarekin ere.  Elizen arteko biblia   Dt 22,3

Edozer gauzagatik negarrez ari da, milika bat, itxura baizik ez dena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 16. orr.

Nahi zuena esan zezakeen, edozer irain onartuko genion.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 219. orr.

Une batez badirudi xerra gurineztatu bat, galleta blaituak, edozer txerrikeria botako dietela neskek mutilei, mendeku gisa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 145. orr.

Nekez sinistuko dugu egia neska itsusi baten ahotik, eta erraz asko irentsiko edozer asmakeria neska eder batek esan badu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 132. orr.

Eta edozer aitzakiarekin zalgurdi bat hartuta alde egin beharrean, gizonaren atzetik joan nintzen nire nagusia ikustera.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 180. orr.

Txirritak ere, bere denborako gizonik zarpail eta argienetakoa baitzen, ez zuen edozer moduz sinetsi Olloki xarraren heriotzarik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 101. orr.

2 (izenordain gisa) edozein gauza.

Edonor, edozer, nehor edo guti.  Herria   2003-08-14

Edozer bihurtzen da, negarrerako bezala, pozerako aitzakia.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 28. orr.

Hitz solteak, datu nahasiak, eta edozer esanda ere, alferrikakoa zela adierazten zidan barne-zimiko urrutiko, oso urrutiko bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 347. orr.

Nik ez nekien zeinen alde zegoen hura, piztia harengandik edozer espero baitzitekeen, baita poliziaren sator izatea ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 59. orr.

Arropatako patrikak edozer garraiatzeko erabiltzen zituen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 13. orr.

Dena den, bake negoziazioetan edozer negoziatu ahal izango da, autodeterminazioa eta independentzia barne?, Edozer esanarazten dit halakoetan, zeharo aztoratzen bainau.  Berria - Harian   2006-03-24

Bai, denak du errealitatearen antza, edozer gerta daiteke gizabanakoarekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 190. orr.

Edozer bota daiteke, beraz, eta edozein tokitan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.

Nahiago zuen beste edozer galdu balu!  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 78. orr.

Berarekin nengoenean, ordea, hain nengoen beldurtuta egin edo esaten nuen edozer gaizki hartu, eta desengaina nezakeelako, non [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 68. orr.

Edozer edonola justifikatzeko oratorioak leku hartu dio beste guztiari.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 115. orr.

Gobernuak edozer egingo du boskimanoak euren lurretatik bidali ahal izateko.  Berria - Gaiak   2004-07-22

Beste edozer egitea ilegala da.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 117. orr.

Zeren edozer, aldaturik, bere mugetatik irten badadi, horrek berehala aurrez izandako bestearen heriotza baitakarke.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 69. orr.

Zerbait egin behar zuen, edozer, bere aitaren gizatasun faltaren ordainetan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 40. orr.

Edozer izanda ere, egin dezagun aurrera absurdo gaitzagorik gerta ez dakigun.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 174. orr.

Edozer zuen jaki kutun -ogi eta gurinez egindako budina, mahaspasaduna, patata-orezko pasteltxoak, gazta eta eskabetxea, eltzekariak eta erregosiak-, amak gertaturiko edozer.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.

Edozer zuen jaki kutun -ogi eta gurinez egindako budina, mahaspasaduna, patata-orezko pasteltxoak, gazta eta eskabetxea, eltzekariak eta erregosiak-, amak gertaturiko edozer.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.

Gauzak jaurtitzen dizkiot -lisaburdina, irabiagailua, zartagina, edozer-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 96. orr.

Aita santuarekin eta Erromarekin zerikusia zuen edozer arbuiagarria eta zikina zela uste zuena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 214. orr.

Beraz, edozer, ez bada dirudiena, ez da egiazkoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 88. orr.

Jende horrek garia edo beste edozer larunbatean edo beste jaiegunetan saltzeko badakar, ez diogu ezer erosiko.  Elizen arteko biblia   Ne 10,32

Eskueran aza edukiz gero, aza lapikora, edo esnea, edo urdaiazpikoa, edo ilarrak, hitz batean, edozer, aski zuen prestaturikoa bero egotea, beti izango zuen-eta gusturen bat edo beste.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 116. orr.

Ondo zehaztutako eta ondo aukeratutako oinarriari eransten dizkiogu osagai horiek; ez edozer edozeri, edonola eta edonoiz.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina edozer (16); baina edozer gauza (9); batean edozer (3); beste edozer (82); beste edozer baino (4); beste edozer gauza (24); beste edozer gauzaren (4); beste edozer izan (4); da edozer (6); da edozer gauza (4); dago edozer (3); daitekeen edozer (6); den beste edozer (5); den edozer (17); den edozer gauza (4); dezakeen edozer (5); duen edozer (15); dugun edozer (3); dute edozer (5); dute edozer gauza (3); duzun edozer (3); duzun edozer gauza (3); edo beste edozer (21)

edozer aitzakiarekin (3); edozer baino (14); edozer behar (3); edozer dela (5); edozer dela ere (3); edozer egin (21); edozer eginda (6); edozer eginda ere (6); edozer egingo (17); edozer egingo nuke (3); edozer egitea (5); edozer egiteko (61); edozer egiteko gai (14); edozer egiteko gauza (8); edozer egiteko moduan (3); edozer egiteko prest (25); edozer egiten (5); edozer egitera (4); edozer emango (6); edozer emango nuke (3); edozer esan (3); edozer esanda (3); edozer esanda ere (3); edozer espero (8); edozer eta (5); edozer ez (3); edozer gauza (336); edozer gauza baino (3); edozer gauza da (4); edozer gauza dela (4); edozer gauza egin (13); edozer gauza egingo (9); edozer gauza egitea (3); edozer gauza egiteko (25); edozer gauza egiten (8); edozer gauza emango (8); edozer gauza emateko (3); edozer gauza esan (5); edozer gauza esango (4); edozer gauza espero (4); edozer gauza gerta (31); edozer gauza izan (6); edozer gauza lor (3); edozer gauza nahiago (5); edozer gauza pasa (3); edozer gauza zen (4); edozer gauzagatik (3); edozer gauzak (15); edozer gauzarekin (6); edozer gauzaren (10); edozer gauzaren gainetik (4); edozer gauzari (7); edozer gauzatarako (4); edozer gauzaz (4); edozer gerta (39); edozer gerta daiteke (27); edozer gerta daitekeela (3); edozer gertatu (3); edozer gertatuta (13); edozer gertatuta ere (13); edozer gertatzen (8); edozer gertatzen dela (6); edozer huskeriagatik (3); edozer izan (13); edozer izan daiteke (4); edozer lor (3); edozer lortzeko (3); edozer moduz (3); edozer saltzen (3); edozer zela (3)

ere edozer (4); eta edozer (54); eta edozer gauza (16); eta edozer gerta (7); ez beste edozer (6); ez den edozer (3); ez edozer (3); futbolean edozer (3); hartan edozer (3); honetan edozer (3); hori lortzeko edozer (3); horretarako edozer (3); ia edozer (10); ia edozer gauza (4); izan daitekeen edozer (3); kasik edozer (3); lortzeko edozer (4); nahiz beste edozer (4); nik edozer (4); nik edozer egingo (3); nuen edozer (3); zaion edozer (3); zegoen edozer (3); zen edozer (5); zen edozer gauza (3); zezakeen edozer (4); zuen beste edozer (4); zuen edozer (7); zuten edozer (3)

beste edozerekin (3); beste edozeren (10); beste edozeren gainetik (7); beste edozergatik (3); beste edozeri (5); beste edozerk (8); beste edozerk baino (3); beste edozertan (6); beste edozertarako (4); da edozertarako (3); den edozeri (5); den edozeri tiro (3); edozeren aurka (3); edozeren aurrean (3); edozeren gainetik (14); edozeri aurre (6); edozeri aurre egiteko (5); edozeri buruz (4); edozeri tiro (4); edozerk baino (4); edozerk balio (7); edozerk balio du (3); edozerk eragin (3); edozertan eta (3); edozertan laguntzeko (3); edozertara ere (6); edozertarako balio (6); edozertarako ere (6); edozertarako eta (4); edozertarako gai (9); edozertarako gai da (5); edozertarako gauza (6); edozertarako prest (27); edozertarako prest nengoen (3); edozertaz hitz (14); edozertaz hitz egin (6); edozertaz hitz egiteko (4); edozertaz hitz egiten (3); eta edozeren (4); eta edozeri (3); eta edozertara (3); eta edozertarako (5); eta edozertaz (5); mugitzen den edozeri (4); zen edozeri (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus