Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edozenbat mugatz nahi adina, ugari.

A, bai, zure inmolazioa gertatu aurretik, edozenbat oinaze jasan beharko duzu!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 295. orr.

Egintzaren existentziak, diotenez, nahitaez frogatzen du badela hor egile bat, baina ez digu frogatzen hor egile asko denik, eta ez du ardura bi, hiru, hogei edo edozenbat jainko direla onartu nahi izateak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 229. orr.

Portugaleteko Udalean zein botikarien kolegioan edozenbat gestio egin zituen eta, lortu zuen Mentxuk botika zabaltzea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 42. orr.

Eta horrelakoak, ezbairik gabe, edozenbat egiten dituzte ezjakinek, jakintsuen burla eta haserrerako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 75. orr.

Helburua bat da eta hori lortzeko bideak edozenbat.  Berria - Gaiak   2004-03-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus