Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik neure estudiante denboran edozelan garbitzen nuen gorputza: marka bako txanpuaz, lagartoz, mistolaz... Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 94. orr.
Kukulumuxu jarri zinen zeu ere, otzarak ireki eta arropak edozelan sartzen hasi zinen, Dolors amorrarazteko. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 38. orr.
Jo eta akabatu egingo nituzke lazun higuingarri hauek guztiak, edozelan akabatuta ere, benetan... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 22. orr.
Beti berdin, ezagutzen ez den tokian edozelan ibili nahi. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 137. orr.
Edozelan ere, neskalagun ohiak esaten zidan bezala, ume aurpegia izan dut beti. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 15. orr.
Edozelan ere, etxeak hantxe eusten zion, espekulazioaren tiraniari iheska dabilen amets baten moduan. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 61. orr.
Edozelan ere, hasierako asmoari eusten diote. Berria - Gaiak 2004-11-04
Edozelan ere, erlijioak sarritan banakoari aurreztu egiten dio bere neurosi partikularra sortu beharra. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 41. orr.
Edozelan ere, eskolan sartzeko adinik ere ez zuen. Berria - Harian 2005-02-11
Baina eurak leku guztietan egon ziren -hala iruditzen zitzaidan gutxienez une hartan-, edozelan ere han egon ziren aitari agur esan genionean. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 262. orr.
Lehenbiziko zeregin hori burutu ahal izateko, edozelan ere, estreinako premia ohetik altxatzea izango litzateke eta horretarako ere indar nahikorik ez daukala konturatu da. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 32. orr.
Esango nuke ezpainak ere zuriz margotuta zituela, zuri urtsu batez, hori ere noizbait modan egon baitzen, baina, edozelan ere, oso sentsualak izaten jarraitzen zuten. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 99. orr.
-Ez dakit -erantzun zuen Peterrek artega-, baina nahiko gaztea, edozelan ere. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 55. orr.
Berehala desestimatu zuen ideia hori, harria erretzea beti izan delako prozesu nekagarria; eta errentagarritasun gutxikoa, edozelan ere. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 205. orr.
Ez ziren edozelango giltzatakoak; pizkailua ere bazuten! Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 272. orr.
Eta ez edozelango galtzailea. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.
Ordea, ez dugu edozelango ituna egingo. Berria - Ekonomia 2004-04-17
-Hatsa ere ez duk ba edozelangoa. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 148. orr.
baina edozelan (4); edozelan be (10); edozelan ere (163); eta edozelan (3)