Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elurrez pintakatuta, zakar eta traste pila zegoen: enkofratzeko oholak, isolatzeko plantxak, sofa hondatu eta aulki kojo ipurdibako batzuk, edotariko egurrak, mailu elektriko bat, kartoiak, oihalak... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 53. orr.
Beste bat urteroko jeloskorkeria atakeak jota zegoen, horrek ekarri ohi zituen edotariko ondorio ezagunekin. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 137. orr.
Jesus Galindez ehiztariak naziei buruzko edotariko informazioak jasotzen ditu, automotor zahar baten gainean hara eta hona ibiliz. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.
Asmamenaren lasterketan Andres Untzain Habanako portuan ikusten dut, eta hor ikusten ditut orduko ontzi handiak, horien mastetan edotariko banderak direla. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 97. orr.
Bizkor eta edotariko lekuetan idatziak direla, hala nola, geltokietan, autobusetan eta baita katedralen batean ere. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 13. orr.