Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Debekatuta dago liburu hau osorik edo zatika kopiatzea, bai eta berorri tratamendu infomatikoa ematea edota liburua ezein modutan transmititzea, dela bide elektronikoz, mekanikoz, fotokopiaz, erregistroz edo beste edozein eratara. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 6. orr.
Finantzen aldetik ahulenak diren lehiakideak baztertu edo beretu, esportazioan barne-merkatuan baino prezio apalagoak erabili (dumping), edota, baita ere, beren berrikuntzak zabaltzen ez utzi. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.
Joko baketsuak edota kafe etxean nargile erretzea nahiz karta jokoan aritzea, beste xederik ez zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 52. orr.
Ondoren, mirarigileak datoz; gero, sendatzeko edota behartsuei laguntzeko edota elkartea gidatzeko edo hizketa arrotzez mintzatzeko dohaina dutenak. Elizen arteko biblia 1 Ko 12,28
Nire irudiko, ordea: anbarra bezala, mate eta ia gardenak direlako, edota hezurrak bezala, zurbil eta hauskorrak direlako. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.
Benetan harrituta dirudi Ferminek, joan beharrean naizela esan ez banio edota berarekin bizi banintz bezala. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 115. orr.
Hori falta bada, erraz egingo dira ordezkoak barazkiekin, haragiarekin edota lekaleekin; ura ere aterako da, putzuak sakonduz edota bat-bateko euri-erauntsiak direnean teiletatik erortzen den ura jasoz Zekorren okela jaten dudala uste al duzu, edota akerren odola edaten? Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2510. orr.
Erakutsiek ez habilela jolasean edota ondopasaka. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 145. orr.
Ile adatsa ez ezik, betazal eta betileak ere beilegiak zituen; begiak, berriz, oso urdinak, nola izaten diren urdin, ez islandiar edota suediarrenak, baizik eta, areago, North Capeko jendearenak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Ez da, halaber, erlaziorik zientziaren eta gozotasunaren artean, edota otzantasunaren eta mingostasunaren artean, horiek guztiok nolakotasunaren "goragoko generoan" jar daitezkeen arren. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 128. orr.
Gizabanakoek arrazoi askorengatik eskatzen dute dirua, ondasunak edo zerbitzuak erosteko, adibidez, edota aberastasuna metatzeko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.
Eduki existentzialez betetako galderak dira, hainbesteraino non Agustin existentzialistatzat edota existentzialismoaren aitzindaritzat ere hartua izan baita behin baino gehiagotan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 8. orr.
Eta oroitzea ez da Adanengan ezagutu zuelako edota beste nonbait gorputz honen bizitza baino lehen edota gorputz honetan ezartzeko moldatzen ari zela. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 332. orr.
Beraz, kolorea sumatzen dugunean, aldi berean eta sentimen beraren bidez pertzepzio ekintza sentitzen ez badugu, edota soinua entzutean gure entzumena entzuteko gauza ez bagara, edota arrosa usaintzean gure usaimena usnatzen ez badugu, edota zerbait dastatzerakoan dastamenaren zaporerik ahoan sumatzen ez badugu, edota zerbait ukitzerakoan ukimena ukitu ezin badugu, argi dago bost sentimen hauek ezin sentitu dituela ezein sentimenek, hauek objektu korporal guztiak sentitzeko gai izan arren. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 132. orr.
Erretinako azken mailetako zelula batzuk beheragoko mailako zelula askori daudela lotuta, eta horietako bakoitzak ehunka edota milaka hartzaile irudikatzen dituela, horrenbestez, guztira. zinema mutuaren garaiko zinemagile handiek ederki jakin zuten handitze horren berezitasuna ikusten eta erabiltzen, telefono bat monumentu bihurtuz (Epstein) edota labezomorro bat elefantea baino handiago eginez (Eisenstein). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.
Ez da bere kontua, bera zertan dabilen edota norekin dabilen ere nire kontua ez den bezala. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 115. orr.
Iritsi gara ondorio ziur batzuetara: edota zoritxarreko istripuren bat gertatu zen Madame Deluc-en sabaipean, edota maitale batek hil zuen neska Barrière du Rouleko arboladian, edota zenduaren lagun min eta ezkutukoren batek. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 185. orr.
bat edota (30); da edota (9); den edota (7); edota agian (12); edota antzeko (12); edota bera (6); edota bere (33); edota beste (66); edota beste edozein (7); edota bestela (20); edota bestelako (8); edota bi (10); edota edozein (7); edota etxe (6); edota etxeko (6); edota euskal (9); edota ez (26); edota giza (7); edota gizarte (7); edota gure (15); edota gutxienez (7); edota haiek (6); edota haren (13); edota herri (8); edota hura (6); edota lan (9); edota nire (7); edota nola (6); edota pertsona (6); edota zer (6); edota zerbait (8); egin edota (12); egiteko edota (7); gabe edota (6); izan edota (6); zen edota (7)