Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edoski, edoski, edoskitzen (orobat edoskitu g.er.) 1 du ad xurgatu, eskuarki amaren bularra.

Artean edoskitzen eta atseginetan plazer hartzen eta nire gorputzeko minetan, berriz, negar egiten besterik ez nekien.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 215. orr.

Esan ezineko bizitasunez ospatzen zuen Jesus haurraren Jaiotza, eta festen Festa zela esaten zuen, Jainkoak, haur txiki eginik, giza bularra edoski zuelako. -Ezinezkoa al zen berak bular batetik eta nik bestetik edoskitzea?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 404. orr.

Bere bularretatik edoskitzera emanez entretenitzen zuen; ezer ez zeukaten, jostailuak ematen zuten bular haietatik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 121. orr.

-Esan dizudan bezala, titiko haurra nintzela, gupidaren esnea edoski nuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 175. orr.

Imanol eta Joxemari belauniko zeuden, euren aurrean txakurka eta hankazabalik Klaudio eta Mikel bi lehenen zakilak irrikaz edoskitzen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 133. orr.

Gauza zoragarri hura milikatzen eman nuen denboralditxoa, berak nirea kementsu edoskitzen zuen bitartean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 68. orr.

Nik gogo itzela nuen edoski ziezadan eta, alutik atereaz, ahoan sartu nion, eskuekin hartu zuen eta xurgatzen hasi gogotsu.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 131. orr.

2 irud/hed

Bixentaren eskutitza hartu nuen eskutan berriro, eta lerro haiek poliki edoski.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 183. orr.

Hots, oroitzapen bizi horiek neure artean edoskitzen nituelarik, Valentín Gómez nagusiaren ahotsa entzun dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 233. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus