Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baxerategian zeuden ilaran platerak, azpilak eta edontziak, eta labana-, sardexka- eta koilara-sortak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.
Edontziei talka eragin eta edan egin zuten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 109. orr.
Botilen tapoiek salto egin zuten, eta sepia-koloreko bitsak gorantz egin zuen edontzietan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 26. orr.
Whiskyak edontzietara isurtzean egiten zuen musika arinak interludio atsegin bat eratu zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 250. orr.
Edontziak jaso egiten ziren, ñir-ñir eginez talka egiten zioten elkarri, jaso eta talka egiten zioten elkarri, halako dantza batean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 343. orr.
Bitsak gorantz egin zuen, dardarka, eta gero, edontzitik gainezka egin zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.
Etxean zainduz hazi zuen, seme-alabekin batera, bere ogitik emanaz, bere edontzitik edanaraziz, eta bere magalean lotaraziz. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 55. orr.
Gazta-otarteko bat olibekin eta edontzi bat esne. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 426. orr.
Lebigre jaunak hiru edontzi pontxe atera zizkien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.
Paristik Havrera bitartean, presoei ez zieten ez ogi koskorrik, ez edontzi urik eman; ahaztu egin zitzaien irten aurretik presoei jatekoak banatzea. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.
Beste pilula-dosi bat eta aireportuan bi edontzi laranja-ur hartu eta gero. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 302. orr.
Senarrak bere edontzi luzea hartu zuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 160. orr.
Zerbitzariak edontzi txiki sabeldua ipini ziolarik mahai gainean, orduantxe jakin zuen zergatik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 100. orr.
Neska azkenean egongelara itzuli zenean, mutil gaztea likido zurbil eta hotza botatzen ari zen edontzi txikietan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 113. orr.
Mahai gainean edontzi zikin batzuk eta botila bat Green River zeuden. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 216. orr.
Zilindro itxurako lau edontzi berdin-berdin zeuden mahai apal baten gainean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.
Ni erdi hilda nago bizimodu horri esker -esan zuen Annak edontzi hutsa barra gainean utziz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 481. orr.
Whiski eta sodadun edontzi erdi hustuak zituzten alboan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 178. orr.
Botilari kontu eginez, arauzko edontzi txikiaren neurria ez gainditzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 163. orr.
Plastikozko edontziak hartuta, oholtzaren ondora itzuli da. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 223. orr.
Ikusia naiz Samotraziako eraztun burdinazkoak jauzika eta burdinaren txirbilak brontzezko edontzietan ezin kabituz, azpian harri magnetikoa ipintzean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 451. orr.
Medikuek ere, haurrei asentsio belar higuingarria eman nahi dietenean, edontzi ertzak ezti likore gozoz eta beilegiz gantzutzen dituzten bezala. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 210. orr.
Nahiz eta miopiak betaurrekoak -edontzi-ipurdi halako lodiak- orritik hiru hatzetara edukitzera behartzen zuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.
Pattar edontzi txikiak, ardo baso lodiak, fruitu zukuetarako kopak, absenta edontziak, garagardo pitxerrak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.
Martinek besoaz keinu bat mahai gainean egin eta bi ardo-edontzi bota zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 485. orr.
Barra aurrean, zerbitzari bat zutik zegoen, koktel-edontziz betetako erretilu bat eskuan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 309. orr.
Bere grog edontzia hartzea gustatzen zaiona. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 193. orr.
bere edontzi (4); bere edontzia (3); bere edontzitik (3); bi edontzi (4); edontzi bat (20); edontzi bat gin (3); edontzi bete (4); edontzi eta (3); edontzi hutsa (3); edontzi txikiak (3); edontzia altxatu (3); edontzia hartu (3); edontziak eta (3); eta edontzi (11); eta edontzi bat (3); eta edontzia (5); eta edontziak (9); hiru edontzi (3); lau edontzi (3); zuen edontzia (4)