Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edonora adlag noranahi, edozein tokitara.

Edonora behatzen nuelarik, mendiak ikusmenean, mendi urdin harroak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 165. orr.

Edonora joan, eta istorio berbera entzuten zen bazter guztietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 276. orr.

Harrezkero, edonora jarraitzen zion txakur emeak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 66. orr.

Edonora lehenago, amaren etxera baino.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 184. orr.

Adela nire gerizpea bilakatu da, edonora noala atzetik datorkit, edonon esertzen naizela ondoan esertzen zait.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 154. orr.

Zorigaitza bidaliko dut bizidun guztien gainera; zu, ordea, bizirik aterako zara, edonora zoazela ere.  Elizen arteko biblia   Jr 45,5

Edonora joateko autoa hartzeko joera.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Joaten nintzen edonora eramaten nian, neure lepozapian bildua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 87. orr.

Pentsatu nuen gizakia edonora eta edozer egitera irits daitekeela: bere neurriko kapa josten du beti eta zulo beltzenean ere gauza da bizitza ez doakiola hain gaizki sinesteko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 203. orr.

Konta nirekin edozertarako, Alberto, edonora eramateko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 221. orr.

Ongi gogoan dut dendaurre baten kristalean islatua ikusi nuela: bezperako jertse grisarekin, urduritasuna igarri-igarrian, burua edonora jiratuz.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 159. orr.

Leku honetan ezin du norberak lasai hausnartu, itota sentitzen hasi naiz eta banoa beste edonora.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste edonora (10); edonora begiratuta (4); edonora begiratuta ere (3); edonora begiratzen (3); edonora joan (12); edonora joanda (5); edonora joanda ere (5); edonora joateko (5); edonora noala (4); eta edonora (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus