Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edonola (890 agerraldi, 90 liburu eta 445 artikulutan; ETCn 9.208 agerraldi) 1 adlag nolanahi, edozein modutan.

Edonola, aukera honen arabera, Jainkoa ez da moralaren iturria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Edozer edonola justifikatzeko oratorioak leku hartu dio beste guztiari.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 115. orr.

Berez, ez dute ordena jakinik eta edonola konbina daitezke w-en erantzunak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 163. orr.

Gelako atea giltzaz itxi, edonola jantzi, eta poliziaburuaren etxera joan zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 302. orr.

Jostunak, makinak eta lan-mahaiak edonola pilatuta daudela irudi dakioke kanpotik datorren behatzaileari, baina bulegotik ageri zaion ikuspegia ordenaren eta, batez ere, garbitasunaren paradigma iruditzen zaio Ivani.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 29. orr.

Izan ere, obra honetan ez naiz behin ere edonola mintzatu, zehaztasun osoaz eta egokitasun handiz baizik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 37. orr.

Beharrik, tarantasa denboraleak zeharka baino jotzen ez zuen zoko sakon hartan aparkatu ahal izan zuten, edonola esanda.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 151. orr.

Besterik gabe, mundu guztiaren aurrean edonola agurtzera behartuta ikusi neure burua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 223. orr.

Defentsa bikaina egiteaz gainera eraso ere egin dute, eta ez edonola.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Zaldizkoen destakamendu bat bidali zuten haren atzetik, eta bidea galaraziko zioten edonola!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 232. orr.

Atsegin izaten nuen gauean ohatzean etzan eta sabaira begira egotea, petroliolanparak egiten zuen uztai zuriaren inguruko itzalei begiratzea, eta edonola begiratuta ere, sabaian beti eskeleto bera ikusten nuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 66. orr.

2 edonola dela ere dena dela.

Edonola dela ere, gaur ez da etorriko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 76. orr.

Edonola dela ere, laguntza, onenean ere, hainbat GKEk eskatzen duten %0,7tik oso urruti dago oraindik ere, miseria hutsa beste gastu batzuen aldean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 325. orr.

3 edonola den dena dela.

Edonola den: zaldiko-maldikoan ibiltzea baino, hark bira ematen zuen guztietan aita han zegoela ikustea zen, ororen gainetik, niri gustatzen zitzaidana.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 175. orr.

4 edonola ere dena dela.

Edonola ere, alkoholarena ez da bigarren bertsioaren aldaera mantsoagotu bat baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 173. orr.

Edonola ere, ez zion argitu zer egiten zuen mutrikuar batek gerra hartan, espainolekin, frantsesak lagun zituela eta ingelesen kontra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 30. orr.

Edonola ere, zibilizazioek badute puntu komun bat: aparteko klase bat izatea gizarte primitiboekiko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 419. orr.

Edonola ere, Zalduarena ez da bizitza sentitzeko manera bakarra.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 173. orr.

Edonola ere, umore onez hartu zuten denek apustuaren amaiera.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 84. orr.

Baina, edonola ere, gure pentsamenduak ez ziren denak hain samurrak izango.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 73. orr.

Edonola ere, ereduak beharrezkoak dira, eta errealitate ekonomikoa azaltzeko baliagarri izan behar dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.

Edonola ere, deitzeko gizon hari xehetasun gehiago nahi banuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 235. orr.

Dena den, berak ulertzen zuen... berak halako arreba bat izan balu... Edonola ere, kapadun jende hura...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 10. orr.

Cesar Flores epaileak, edonola ere, presidente ohia eta beste akusatuak atxilotzeko agindurik ez ematea erabaki zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-07-25

Azken horrek du, edonola ere, EADSko lehendakari izateko aukera gehien.  Berria - Ekonomia   2004-12-07

Aterkiaren ardatzera hurbilduko naun edonola ere, eta orduan ukabilak neskaren izterraren higidura hartu du mahonezko galtzaren eta oihal arrunteko gona eta azpigonaren gaindi.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 100. orr.

Horrek ez du esan nahi, edonola ere, intelektualek edo artistek ez dutela kobratu behar beren lanaren ordaina.  Berria - Gaiak   2004-12-09

Garraiaturiko hondakinak, edonola ere, zabor nuklearrez daude osaturik ia %100.  Berria - Gaiak   2004-11-09

Nolanahi ere, hemen bereziki nire autugaia den dedukzio objektiboak bere indar osoa hartzen duela, eta edonola ere horretaz 92 eta 93 orrialdeetan esaten dena aski izan daiteke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 21. orr.

Haren oihartzunak ez dira oraindik isildu: arazo biologikoak errazak direla uste izatera eramaten dute, edo, edonola ere, garunaren ahalmen teknikoa bizkortasunez aplikatuz konpon daitezkeela uste izatera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 268. orr.

-Berriro joango naiz hara, edonola ere.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 135. orr.

Biharamunean deitu zidan: Alemana dela esango nikek, baina oso aleman arraroa, edonola ere.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 16. orr.

Sintomen aurkako botikak badaude, edonola ere.  Berria - Harian   2005-08-26

5 edonola ere den dena dela.

Edonola ere den: lur berrien lilurak bideratzen du existentziaren monotonia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 17. orr.

Edonola ere den: pragmatismoak, eraginkortasunean oinarrituriko jarrera horrek, aurrean jartzen zaizkion aukera eta gertakizun guztiak baliatzen ditu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.

Edonola ere den, gertatutakoaren muin-muinean geunden berriro.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 262. orr.

Edonola ere den, eta nire balizko urrutiegi joan izanari buruz: subkontzienteak baditu hanka-sartze gisa mozorrotutako irtenbideak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 43. orr.

6 edonolako izlag

Zaindu zeuen buruak edonolako gaiztakeriatik.  Elizen arteko biblia   1 Ts 5,22

Ez da edonolako robota.  Berria - Gaiak   2006-03-12

Halere, horrek ere bere muga dauka, gauza ez baita edonolako distantzia edo neurriraino hedatzen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 81. orr.

Barkamenak barkaezina ere barkatu egiten du, edonolako arauak alde batera utzirik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 109. orr.

Gogaikarri zitzaizkion edonolako zatarkeriak eta moduzkotasunaren kontrako esapideak oro.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 121. orr.

Baionako buru lehenak deklaratu du bakarrik Basusarriko auzapezak proposatu diola biek elkarrekin erostea ontasun hori, jabe pribatuei edonolako eraikuntzak hor altxatzen uzteko orde.  Herria   2002-11-07

Gizon hura ez zen edonor, gizon hura ez zen edonolakoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 135. orr.

Bakea, ez edonolakoa: barrukoa eta kanpokoa, "espirituko bake garbi, xalo eta egiazkoa" zein giza harremanetan barreiatzen dena. gauden ziur alor horretako gure gehiegikeriak, edonolakoak izanda ere, naturaren aurkako irainak izan beharrean, hari eskainitako omenaldi zintzoak direla.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus