Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hilak edonoiz izaten dira. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 78. orr.
Ebazpenak zehatz-mehatz dio Irakeko gobernu berriak edonoiz eska diezaikeela okupazio indarrei alde egiteko. Berria - Mundua 2004-06-13
Agerpenaren anizkunkiaren gure atzematea hurrenez hurren gertatzen da beti, eta beraz, aldakorra da edonoiz. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 105. orr.
Errusiarra irrikaz baitago beti hitz bihotz-altxagarri hori entzuteko, edonon eta edonoiz, kargua, titulua eta lanbidea edozein duelarik ere. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 386. orr.
Edonora eramaten zaitu edonoiz. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 145. orr.
Euskara batu berbera erabili da edonon, edonorekin eta edonoiz, eta hori ez da zuzena eta zuhurra. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 240. orr.
Mundua bat dela, makinak jende eta jendeak makina bihur daitezkeela edonoiz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 111. orr.
Esana dizut, urte zaharrean ez ezik edonoiz dela bisitagarria gure herria. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.
Gauzak ondo zihoazen, gogoratzen nintzela behintzat, beste edonoiz bezain ondo. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 303. orr.
Lehiakortasun hutsaz haratago, Ullrichek edonork edonon edonoiz egiten dituen akatsak ditu. Berria - Kirola 2004-03-04
da edonoiz (3); edonoiz eta (5); edonoiz eta edonon (4); edonoiz gerta (3); edonon eta edonoiz (5); eta edonoiz (10)