Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edizio (585 agerraldi, 79 liburu eta 280 artikulutan; ETCn 3.253 agerraldi; orobat edizione g.er. eta edizino g.er.; cf argitalpen 668 agerraldi, 73 liburu eta 324 artikulutan; ETCn 12.849 agerraldi) 1 iz argitalpena.

Ten Books of Architecture edizio ingelesa, I.D Rowland-en itzulpenarekin eta Th. Noble-ren komentario eta ilustrazioekin egindakoa, Cambridge, 1999.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 160. orr.

Itzulpen honen argitaratzaileak "Harleian manuscript, 2767" izeneko iturria aukeratu du [...] Frank Grangerrek ezagutzen ziren guztien arteko zaharrenekotzat hartzen zuena, eta Erdi Aroko beste eskuizkribu askoren abiapuntutzat ematen zuena, eta 1931. urtean bi hizkuntzetako edizioan (latina-ingelesa) argitaratu zuena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5350. orr.

Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, edozein modutara delarik ere, edizio honen Copyright-jabeen baimenik gabe.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 4. orr.

Larunbat gau batez, egunkariaren edizioa ixteko lanetan nengoela, erredakziora agertu zitzaidan negar-intzirika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

Hiru aleko edizioa, hain zuzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

Beraz, mezu-hartzaileak deskodetze lanerako liburu jakin horren edizio bereko kopia bat beharko luke.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 197. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lan horren fruiturik onenak 1904an argitaraturiko bi edizio kritikoak izan ziren, Leonard Lemmens-ena eta Heinrich Boehmer-ena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 35. orr.

Tamalgarria zen ikustea zenbait narrazio bikain ahanzturaren basamortuan galdurik geratzen zirela, saria irabazi ostean tirada urriko eta banaketa eskaseko edizio ziztrin batean argitaratuak izan zirelako.  Berria - Kultura   2004-11-13

Igerabideren eta Javi Cilleroren liburu banaren edizio elebiduna atera du Ateneak.  Berria - Kultura   2004-07-01

Aurreko mendeetako edizio faksimileak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5330. orr.

Egunkari honen edizio digitalean, Irakeko albiste bat.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 70. orr.

Edizio elektronikoaz gain, Adbusters fundazioak paperezko aldizkaria ere kaleratzen du.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 45. orr.

Ildo horri jarraitzen dion ereduan sartu behar da jadanik XIX. mendea hasi ondoren azaldutako edizio ilustratuen kasua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5390. orr.

Argumentua ezagutu ondoren, Frantzian nekez argitaratuta egongo dela pentsatu dut; edizio klandestino batean, asko jota.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 173. orr.

Denetan gogokoena Directorium Inquisitorium obraren oktabako edizio txiki bat genuen, Eymeric de Gironne domingotarrarena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 45. orr.

Liburu honen bigarren edizio berritua argitaratua dago.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 23. orr.

1939koa da; liburu honek izandako jatorrizko lehen edizioko ale bat da, hortaz.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 85. orr.

Luxuzko edizioa zunan, hamazazpigarren mendekoa.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 90. orr.

Laster Carverren ipuin liburu guztiak erosteari ekin zion, sakelerako edizio merke batean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 151. orr.

Eta ez liburuak bakarrik, baizik eta lehenbiziko edizioak, are lehenbiziko edizio sinatuak ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 242. orr.

Antzeko pasartea irakur dakioke Bernardo Atxagari Post tenebras spero lucem ipuinaren aurreneko edizioan, 1982an Jakin aldizkarian argitaratu zen hartan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 141. orr.

Asteartean, albistearen jarraipenik ez paperezko edizioan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 49. orr.

Arantzazuko Frantziskotar Probintziak eraginda bertako Itzultzaile-taldeak landu du "Frantziskotar Iturrien" euskarazko edizioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 7. orr.

Gure itzulpenak Kajetan Esser-en 2. edizioa jarraitzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 35. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Edizio-zuzendariak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 7. orr.

· On line edizioa bestea baino laburragoa da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 77. orr.

4 argitalpen batean publikatzen diren aleen multzoa.

Neuk erosiko dut edizio guztia.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 148. orr.

Edizioa erabat suntsituko bagenu ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 135. orr.

5 (diskoena)

Diskoaren lehen edizioan, iazko abenduan Atarrabian Barricadari egin zitzaion omenaldi kontzertuari dagokion DVDa ere aterako da.  Berria - Kultura   2004-03-11

6 irrati edo telebista saio baten egun bateko emisioetako bakoitza.

Lasai ederrean eman zuen berria esplikerrak, eta behin eta berriro errepikatu ondorengo edizioetan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 186. orr.

7 (egunkarietan)

Asahi, Mainichi, Yomiuri eta Nihon Keizai egunkari japoniarrek enpresa jabearen «arduragabekeria» salatu zuten atzo, goizeko edizioetan.  Berria - Gaiak   2004-08-11

Berriako webguneko edizio jarraituak Ipar Euskal Herriko hauteskundeen emaitzak emanen ditu gaur arratsean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

El Mundo egunkariak epaia osorik argitaratu beharko du edizio guztietan, digitala barne, eta zuzenketaren aipamena egin beharko du lehenengo orrialdean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

8 periodikoki egiten den jarduera baten gauzatze bakoitza.

Sagarno egunak bosgarren edizioa zuen aurten.  Herria   2003-05-29

EAEko Futbol Federazioak antolatu du, eta sasoi honetakoa lehen edizioa du.  Berria - Kirola   2004-04-28

Herri Urrats 2003. edizioa uste baino arrakastatsuagoa izan da: 75000-80000 presunek berriz ere Euskararekiko duten atxikimendua erakutsi baitigute Ikastoletako festa horretan.  Herria   2003-05-22

Aurreko bi edizioetan, enpresen mugikortasuna eta lehiakortasuna izan zuten hizpide, baina aurtengoan salmenten gako nagusietariko bati eutsi diote, bezeroari, alegia.  Berria - Ekonomia   2004-11-16

Aurreko bi edizioetan, enpresen mugikortasuna eta lehiakortasuna izan zuten hizpide, baina aurtengoan salmenten gako nagusietariko bati eutsi diote, bezeroari, alegia.  Berria - Ekonomia   2004-11-16

Lehen lasterketa larunbatean izango du Belokik, Getxoko zirkuituko 59. edizioan.  Berria - Kirola   2004-07-28

Festibal horren 10. edizioa Mendiko Landan, jazko gune berean, iraganen da uztailaren 1, 2 eta 3an.  Herria   2005-04-21

1999-ko lehen edizioak arrakasta pollita ukan zuen: 5000 ikusliarrek 26 artista euskaldunen obren ezagutza egin zuten.  Herria   2001-05-24

Sabino Arana Fundazioak eman ditu XVII. edizioko sariak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 205. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus