Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
1999an Aralar editorialak argitaratu zuen 1936-37 gerrari buruzko entziklopedia ederrean datu horiek baino ez dira ageri aitaren anaiaz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 22. orr.
Txalaparta editorialaren euskarazko liburuen editore izan da azken 5 urteetan. Berria - Euskal Herria 2004-02-20
Balkan Txiki editorialak eraikuntza aski handia betetzen zuenez, iritsi eta hamar minutura bukatu zitzaien ura. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 133. orr.
Zola 1858an Parisa itzuli zen, eta, bohemian eta pobrezian bolada bat igaro ondoren, Hachette editorialean hasi zen lanean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 12. orr.
Editorialaren eraikuntzan sartu ziren lehenak haiek izan ziren. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 134. orr.
Frantses hiritartasuna duen euskal idazle batek badaki egoera konplexu batean bizi dela: lehenik, euskal komunitate iberikoan den euskarazko literatur sistema kanonizatuaren periferian; bigarrenik, frantses literatur sistema zentraletik, Pariseko editorial handiak beren idazle sareekin, osoki eta definitiboki kanpo den basamortu batean. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 144. orr.
Saltzea baino gehiago «merkatuan sartzea» da editorialen asmoa. Berria - Kultura 2004-04-18
Biharamunean, informazioa balorazio bilakatu zitzaion irakurleari: "Méthode de nazis" Eric Fottorino-k Le Monde-n; "Le civisme en berne", egunkari beraren editorialak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 172. orr.
Nature aldizkariak ere luze hitz egiten du gaiaz aste honetako editorialetan, baina zezenari adarretatik erabat heldu gabe. Berria - Gaiak 2006-01-19
Kazetaria zen eta naziak goratzeko idazten zituen bere egunkariaren editorialak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 181. orr.
Gobernuaren aldeko egunkariak editorialean aipatu duenez, Konstituzio berriak «edozein desadostasun gainditzeko ahalmena dakar». Berria - Mundua 2004-01-06
Azterketa horretan, nabarmen gelditu zen egunkarien ildo editorialak eta beren irakurleen joerak nahiko autonomoak direla. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 36. orr.
Erredakzioko Kontseiluak kritikatu egin du ildo editoriala, manipulatzailetzat joz. Berria - Mundua 2004-05-14
Trukean Fujimori presidentearen aldeko lerro editoriala egitea eskatu zien aholkulariak. Berria - Mundua 2004-06-30
editorialak eta (3); en editoriala (3); ildo editoriala (8)