Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

editore 1 iz editatze lana egiten duen pertsona.

Editorea bitartekaria da, zubia da idazlearen eta irakurlearen artean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 217. orr.

Argitaletxeko editorea, nire lehen irakurlea denez, oso kritikoa izaten baita.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 317. orr.

Richard Watson Gilder (1844-1909) poeta eta aldizkari zenbaiten editorea izan zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 289. orr.

Solomon jauna albisteen editorea zen, eta metodista.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 177. orr.

Gure aitak Whit Burnett Story aldizkariaren editoreari erakutsi zion kontakizuna.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 65. orr.

The Lancet zientzia aldizkariko editorearen ustez, ikerketa hori bihotzekoen arrisku faktoreen inguruan egin den lanik mardulena da.  Berria - Gaiak   2004-09-01

The American New Yorkeko egunkariko editoreak badu alproja zen garaiko oroitzapena, ez ordea gertaera horrexena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 195. orr.

Rae Jeffs editoreak zintan harturiko Behanen narrazioari egundoko umorea dario, eta batez ere, bere-berea duen distira dauka.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 223. orr.

Euskal Editoreen Elkartearen "Klasikoak" bildumarako paratutako edizioan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 213. orr.

2 (izenondoekin)

Editore handienek modu korporatiboan erantzun dute oraingoz.  Berria - Gaiak   2006-01-19

Euskaraz nahiz alemanez, balada luzeegia zuan, editore zekenen arrazoi materialak eta etxekoandre koipetsuetatik libratzeko arrazoi espiritualak ere barne.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 27. orr.

Peter hura, denborarekin, editore ospetsu bihurtu zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 15. orr.

Eta egileak berak ere, editore lagunak bezala, txinparta horiek ditu gustukoen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 136. orr.

Nobela bat polonierara itzuli diodan editore zabor horren dirua da.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 68. orr.

Marcel Jullian editore eta zinema gidoilari frantziarra hil da.  Berria - Kultura   2004-06-30

Miami Herald egunkariak Latinoamerikarako egiten duen edizioko editore ohi Don Bohningen iritzia da.  Berria - Harian   2005-03-01

Editore Nagusia: Hugo Chavez Frias.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 57. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Vidalek berak egiten bide zituen editore lanak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 187. orr.

Maria Jose Azurmendi eta Iñaki Martinez de Luna Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak aritu dira editore lanetan.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Mariasun Landak Tegucigalpako (Honduras) Liburu Azokan parte hartuko du, Espainiako Editore Gremioen Federazioak gonbidatuta.  Berria - Kultura   2004-07-09

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskuzabaltasun Henry Ward Beecher (1813-87) elizgizona, egunkari-editorea eta abolizionista zen, AB-k maiz eraso egin ziona.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 290. orr.

Badakit liburu editoreari (idazlearen lana hartu eta dendarako bidean honi laguntzen dion izaki barratsu hori) nola estutzen zaizkion ezpainak liburu berria moldiztegitik jaso, eta gainbegiratua ematen ari zaiola, makurra aurkitzen duenean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 148. orr.

Erresuma Batuko bigarren aldizkari editore handienak.  Berria - Ekonomia   2004-09-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus