Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

editatu (ETCn 1.477 agerraldi), edita, editatzen 1 du ad argitaratu; bideo eta kidekoetan, muntatze lana egin.

Kazetariak informazioa biltzen, aztertzen, interpretatzen, editatzen eta zabaltzen egiten duen lana oso garrantzitsua da.  Berria - Gaiak   2004-03-10

"Justine-ren egilearen lan postumoa" zela esanez editatu zen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 39. orr.

Jakin ezazu gure herriko apeza izan zena, egun arreba gazteagana Arrasaten erretiratuta bere memoriak azken modeloko Macintosh batean orrazten eta QuarkXPress programan editatzen ari dena, ez zela egon Francoren ongi-etorrian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 268. orr.

Ordenagailua baliatuta orduerdiko irratsaioa editatzen eta grabatzen irakatsi zuten atzo UEUk antolatutako Kazetaritza Saileko ikastaroetan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

Askotan frustrazioa editatzean dator, grabatutako material guztia erabili ezin duzula ohartzean; horixe gertatu zitzaigun Supertramps-ekin.  Berria - Kultura   2006-01-04

XMLri buruzko ikastaroan, ikasleek XML dokumentuak sortzen eta editatzen ikasi zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Esan nahi dut ez dagoela ezta negatiborik ere atzean, orijinalak direla, eta, beraz, ezin direla kopiatu edo editatu, argazki batekin egin daitekeen bezala.  Berria - Kultura   2004-03-31

Hortaz, nire ikuslea pantaila aurrean dagoena baino gehiago, nirekin bideoan parte hartu duen pertsona da, nirekin editatu, antzeztu edo lan egin duena.  Berria - Kultura   2006-03-10

Lan egiteko modua grabatu ahala editatzea da.  Berria - Kultura   2006-01-04

Shakirov dimititzera behartu zuen herenegun kazeta editatzen duen enpresak, larunbatean «oso argazki gogorrak» argitaratu zituela argudiatuta.  Berria - Mundua   2004-09-08

"Hildako" literatura klasiko batetik bizirik iraundako lanak bildu, editatu, anotatu eta argitaratzeko zeregin honetan, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

Argitaletxe batek behar luke zaindu eta mimatu editatzen duen bere idazlea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 167. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Horrela izanik, ekintza fisiko ikusgarriak, musika ahalmentsua, zuzenean hartutako bideo-irudiak, bideo-irudi editatuak, makina handiak, ura, sua, gorputz-fluidoak eta beste elementu batzuen sinbologia erabiltzen dituzte ikusleak buru-belarri sartzeko haiek proposatutako ekintza dramatikoan.  Berria - Kultura   2004-09-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus