Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ediren (ETCn 431 agerraldi; orobat eriden g.er.), edireten da/du ad aurkitu. ik idoro.

Polizia berehalaxe etorri zen Franken dendara eta erailea atzemateko aztarna egokia ediren zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 51. orr.

Eskolastikaren zoko-moko guztiak ediren nahi zituen, eta den-denak barneratu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 295. orr.

Eta nork iguriki zezakeen ezen Mundu Zaharrean deus berririk edirenen nuela, nola ediren bainuen, zeren, Piarres Oihartzabal kapitainak aitzinatu zidan bezala, arras aldaturik ediren bainuen geure ama, nik hain beti-berdin eta hain beti-bat ezagutu izan nuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 618. orr.

Logelan ediren ninduen, ohe gainean etzanik, begiak zabalik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 279. orr.

Hor haatik Xarlesek ez zuen berriz atzetik hartua izatea hain maite zuen beltzarana nehoiz ediren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 83. orr.

Baina erran beharra dut ezen, hatsarrean bederen, haserre ediren nuela osaba Joanikot.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 167. orr.

Gutxinakako frogen arrakastak hegoak ematen zizkion itxaropenari: bizkor, kloruroa ediren (inbentarioan "kloruro demonio" izenez zetorren), Xehetze saileko buruarekin ados jarri, [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.

Azken batean, Tartasen hitzetan, herioaren errautsa, hiltzeaz oroitzea, zeruko eta lurreko barberuek ediren lezaketen erremediorik hoberena.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 105. orr.

Kontzilioaren aitzinetiko teologia zen, guti gora-behera Belapeire baten kateximan geroztik ediren dügüna.  Herria   2001-11-08

Begiak zabalik nituen arren eta belarriak are zabalago, mirakuluak ez zuen, bertzeetan bezala, eneganako bidea ediren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 611. orr.

Nafar prehistoria-zale tanda batek harri zahar bat ediren du; arkitu harriari piedra bissardun izena eman diote.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 240. orr.

En torno al casticismo-n (1895), [...] Volksgeist kontzeptuaren argiketa saio berri bat edireten dugu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 86. orr.

Zinez ote dago beirazko ontzi horretan ene etorkizuna, jaun André, eta zinez edirenen ote dut, halatan, neure azken eguna, edo azken egunak edirenen ote nau ni?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 647. orr.

Eta Italia baino eskola hoberik ez diat nehon edirenen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 118. orr.

Erdi eroa nintzen gaur arte; hemendik hara, ene erokeriaren osotasunak ez du dudarik edirengo!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 153. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat edireiten (3); bat ediren (8); baten edireiteko (3); berean ediren (3); bidea ediren (3); edireiten baitzuen (3); ediren bainuen (7); ediren baitzuen (5); ediren genuen (5); ediren nahi (3); ediren nuela (4); ediren nuen (9); ediren nuen osaba (3); ediren zuela (3); ediren zuen (6); ediren zuen bere (3); ediren zuten (3); gabe ediren (4); han berean ediren (3); non ediren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus