Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
edipiko izond Ediporen konplexuarena, Ediporen konplexuari dagokiona.
Botikarien familia edipiko eta ospetsuaren zehar-tribu hori. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
-Beharbada harreman edipikoa dugu donostiarrok gure hiri polit horrekin. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 114. orr.
Bost edo hamaika, batek daki, hor ez baitatoz zientzialariak bat, kontuan harturik bere ama edipikoak sei urte zituela gure bildotsa munduratu zenean eta bildots hau bitasunaren misterioaren erakusgarria dela. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 143. orr.